Oiartzun ibaia gertuagotik ezagutzeko bisita gidatua, hilaren 18an
Ibaiak izan duen garrantziaz eta horren bilakaeraz jarduteko txangoa izango da Fanderiako Ibaiaren Etxeak antolaturikoa.
Hileroko bigarren asteburu guztietan ditu ateak zabalik Ibaiaren Etxeak. Fanderiako Ibaiaren Etxeak bisita gidatua antolatu du Oiartzun ibaiak izan duen garrantziaz eta horren bilakaeraz jarduteko. Txangoa hilaren 18an izango da, larunbatarekin, 10:30ean hasi eta 12:00ak arte.
Ekintza doakoa bada ere, antolatzaileek eskatu dute aldez aurretik izena eman dezatela parte hartu nahi dutenek, posta elektroniko bidez edota telefonoz (943 49 45 21 edo 690 72 02 64). Ibilaldian zehar gaur egungo uraren egoeraz jabetzeko azterketa fisiko-kimikoak egingo dituzte, batez ere 8 urtetik gorako familiei zuzenduriko jarduera izango delarik.
Interpretazio zentroko arduradunek gogorarazi dute hileroko bigarren asteburu guztietan bezala, larunbat eta igande honetan —hilak 11 eta 12— ere zabalik izango dituztela Ibaiaren Etxeko ateak, 10:30etik 14:00etara. Barrualdea eta funtzionamendua ezagutu nahi dituenak adierazitako ordutegian bertaratu besterik ez du.
