Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

OKEko talde nagusiek garaipena lortu dute asteburuan

Emakumeen taldea askoz hobea izan da egoera kaxkarrean zegoen zelaian. Mutilek pixka bat sufrituta lortu dute garaipena, baita areto futbolekoek ere.

oiartzun eguzki Oiartzun eta Eguzkiko kapitainak, epailearekin.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/03/13

Asteburu biribila izan da Oiartzun Kirol Elkarteko talde nagusientzat. Emakumeek larunbat arratsaldean jokatu zuten Ugaldetxon, eta egunean zehar botatako euriak asko baldintzatu zuen partida.

Izan ere, zelaia egoera kaxkarrean zegoen. Lehen zatian, baina, oiartzuarrek aurreratzea lortu zuten, eta beste lau aukera gehiago sortu zituzten Monteren ate aurrean.

Bigarren zatian, soropilaren egoerak okerrera egin zuen, eta jokatzeko azkarregi zegoen. Hala ere, partidaren azkeneko hamar minutuetan beste bi gol sartu zituzten oiartzuarrek, eta garaipen polita lortu zuten, kantabriarrekiko —postu bat beherago zeuden asteburura arte— aldea handituz.

Mutilek, hamarren kontra

Gizonen talde nagusiak Amaikak Baten bisita jaso zuen atzo, eta ederki hasi ziren etxekoak. Aukerak sortu arren, ez zuten debarren ate aurrean asmatu. Epaileak etxeko taldearen aldeko penaltia adierazi zuen, eta horrela aurreratu ziren oiartzuarrak.

Jokaldi horretan hamarrekin geratu ziren bisitariak, baina, hala ere, Oiartzun estutu zuten lehen zatiaren bukaeran. Bigarren zatian ere aukera asko sortu zituzten oiartzuarrek, baina bigarren gola ez zuten 90. minutura arte sartu.

Laugarren postuan daude oiartzuarrak, eta aurten zerbait esanguratsua egiteko beste bultzada bat izan zen atzoko garaipena.

Areto futbola

Lehenengo mailako taldeak Eguzki Lasarteko taldearen bisita jaso zuen ostiral arratsean. Lehenengo zatian eroso atera ziren, eta 3-0 iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian gauzak okertu ziren, eta lasartearrek bi gol sartuta, garaipena arriskuan izan zen.

Sufrituta izan bazen ere, hiru puntuak Elorsoron geratu ziren, eta oiartzuarrak play-offetatik bi puntura daude sailkapenean.

Miren Tabernak, berriz, Jaixkiren kontra jokatu zuen, Lezon. Oiartzuarrak bosgarren minutuan aurreratu ziren, baina atsedenaldia iritsi baino lehenago, lezoarrek berdindu zuten. Bigarren zatian Jaixkikoak indartsu atera ziren, eta hiru gol sartu zituzten hamar minututan.

Seigarren postuan egon arren, play-offetatik bi puntura daude oiartzuarrak.

FUTBOLA

Emakumeen Lehen Nazional Maila

  • Oiartzun — Monte: 3-0.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Oiartzun – Amaikak Bat: 2-0.

Emakumeen Euskal Liga

  • Oiartzun B — Alaves B: 1-2.

Gizonen Gorengo Maila

  • Roteta – Oiartzun B: 4-0.

Emakumeen Gorengo Maila. Igoera Fasea

  • Orioko — Oiartzun C: 3-4.

Mutilen Gazte Mailako Nazional Maila

  • Danok Bat –  Oiartzun: 4-0.

Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila

  • Oiartzun B – San Marcial: 3-0.

Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila. Kopa

  • Oiartzun C – Ordizia B: 2-3.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzun – Eguzki Arkupe Rehabilitaciones: 3-2.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Jaixki Areto Futbola – Miren Taberna: 6-3.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.