Karmele Mitxelenak 'Marrubizko uda' aurkeztuko du ostegunean
'Literatura plazara' dinamikaren barruan izango da saioa, etzi arratsaldean. Alaia Martinek gidatuko haurrentzako liburuari buruzko saioa.
Literatura plazara dinamikaren barruan, solasaldia antolatu dute etzi arratsalderako —osteguna, hilak 16—. Karmele Mitxelena Etxebestek Marrubizko uda liburua aurkeztuko du Arizmendieneko aretoan, 19:00etan hasita. Alaia Martinek gidatuko du saioa.
1545 argitaletxeak jakinarazi duenez —beraiek antolatzen dute—, istorioan murgiltzearekin batera, idazlearen munduan murgiltzeko aukera ere izango dute hurbiltzen direnek.
Mitxelenaren eleberriak Mikel Zarate saria irabazi zuen iazko udan. 10 urtetik aurrerako haurrei zuzenduta dago, eta Elkar argitaletxeak argitaratu du.
Hona hemen liburuaren sinopsia:
Maitek askotan pentsatzen du bere familia ez dela normala, etxean ez baitituzte, antza, gauza normalak egiten. Oporretan esaterako, beren Berlingo urdinera igo, karabana zahar bati tiraka, herri galdu bateko kanpin batera joatea besterik ez zaie gurasoei bururatu. Hori gutxi balitz, aita eta ama, iritsi orduko, txakurra eta katua bezala hasi dira. Banatzekotan daude. Maite halabeharrez dago gogotxartuta. Ustekabean, ordea, lagunak egingo ditu, eta bere egoera ez zaio horren aldrebesa irudituko.