Txosteko Iñaki Esnal, Euskal Selekzioarekin munduko txapelketara

Alziran (Herrialde Katalanak) jokatuko dute munduko txapelketa. Joxe Mari Mitxelena hautatzaile oiartzuarrak hamazazpi jokalari hautatu ditu.

euskal selekzioa Euskal Selekzioko kirolarietako batzuk, hautatzailearekin.

Datorren astelehenean —hilak 27— hasiko da Pilotako Munduko Txapelketa, CIJBk antolatuta. Alziran (Herrialde Katalanak) lehiatuko dira, eta bertan izango da Euskal Selekzioa.

Joko zuzeneko bi modalitate jokatuko dituzte, eta beste bi frontoian. Lau modalitateetan esku huska arituko dira.

Joxe Mari Mitxelena da euskal ordezkaritzaren hautatzailea, eta hamazazpi pilotari aukeratu ditu, bederatzi gizon eta zortzi emakume. Horrela banatzen dira, jatorriari dagokionez, pilotari horiek: Ipar Euskal Herriko, Nafarroako eta Arabako pilotari bana; Gipuzkoako lau eta Bizkaiko beste hamar.

Oiartzunen prestatzen

Hautatuetako bat Oiartzungo Txost taldeko Iñaki Esnal da. Azken hilabeteetan bera zein taldekide batzuk Beheko Plazan zein Arraguako pilotalekuetan munduko txapelketa prestatzen aritu dira.

Txost pilota elkarteak zortea opa die Alzirara joango diren pilotariei.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.