Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udalak Gazte Izanak-ekin hitzarmena sinatu du

Aisialdi aktiboa eta jubilatuen integrazioa sustatzeko 15.000 euro jasoko dituzte urtero. Landetxen irudikatu dute akordioa.

Landetxe Gazte izanak Fermin Lorza Gazte Izanak-ekoa eta Jexux Leonet alkatea, elkarri eskua ematen.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/03/23

Oiartzungo Udalak eta Gazte Izanak jubilatuen elkarteak hitzarmena sinatu dute. Akordio hori atzo irudikatu zuten, Landetxe eraikin berrian; bertan joango da jubilatuentzako egoitza berria.

Gazte Izanak elkartearen estatutu berriak onartzeko batzarra egin zuten atzo. 200 erretiratu elkartu ziren, eta aurrerantzean izango dituzten arau berriak adostu zituzten.

Jexux Leonet alkateak estatutu berriak onartzerakoan izandako “kontsentsu zabalagatik” zoriondu zituen jubilatuak. Bere ustez, gainera, “pozik egoteko eguna” izan zen atzokoa, “urte luzez amestutako” egoitza izango baitute.

Diru-laguntza

Udalak urtero 15.000 euroko diru-laguntza bideratuko dio Gazte Izanak-i, ekintzak antolatzeko, aisialdi aktiboa sustatzeko eta jubilatuen gizarte integrazioa garatzeko.

Beharko balitz, kopurua igotzeko konpromisoa hartu zuen alkateak, udalaren izenean. “Zuen esku dago. Oiartzungo jubilatuen egoitzak bizia duen bitartean eta aktibo dagoen bitartean, Udalaren aldetik konpromisoa osoa izango da, bai ekonomikoa eta baita elkarlanerakoa ere”, zehaztu zuen.

Horrez gain, egoitza berria estreinatuko dute, orain dela bi aste inauguratutakoa. Hori diseinatzeko parte-hartze prozesu bat egin dute. “Zuek esandako beharren baitan egin dugu zuen egoitza berria”, esan zien alkateak.

Egoitza berrian proiektu asko txertatuko direla gaineratu zuen alkateak, gehienak zaintzarekin lotutakoak. Izan ere, zaintza “erdigunean” jarri nahi du udalak.

Herriko jubilatuen edo haiekin lan egiten duten elkarteek kudeatuko dute espazioa hori. Egoitza berria elkarrekin konpartitu eta proiektu bateratuak aurrera eramateko dei egin zien alkateak. Udalarentzako “oso garrantzitsua” da jubilatu aktiboak izatea.

Fermin Lorza Gazte Izanak-eko presidenteak esker oneko hitzak izan zituen. “Emango diguten diru kopurua oso garrantzitsua da. Eskatu dugun guztia eman digute eta gure beharrak ulertu era erantzuteko prestutasun osoa izan dute”, adierazi zuen Lorzak.

Hitzarmena sinatu ondoren, jubilatuek askari batekin gozatzeko aukera izan zuten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.