[Eguneraketa] Lur-eremu soltea da zuloa egin den lekua
Atzo arratsaldean gertatu zen intzidentzia eta astelehen arte Gaintxurizketako tunela handitzeko erabiltzen ari diren makina geldirik izango da.
Gaintxurizketan Abiadura Handiko Trenaren lanen barruan Gaintxurizketako tunelaren galiboa handitzen ari dira eta atzo arratsaldean bertako lanekin zebiltzala zulo sortu zen “lur-eremu soltearekin topo egin” zutelako.
ADIFek ziurtatu du zuloak ez duela eraginik izan tunelaren gaineko errepidean. Bestetik, Errenteria-Oreretarako noranzkoan dagoen bertako autobus zigilatuta badago ere, erabilgarri dagoela baieztatu du Ekialdebusek.
Aurreikusi ez zuten zuloa gertatutakoan erabiltzen ari ziren makina gelditu egin zuten eta azaldu dutenez hala egongo da astelehen arte.
Horrez gain, zuloa hormigoitu egin dute eta tunelaren barruan, lur soltea detektatu duten 10-15 metroetan zehar, “mortero-esnea” injektatzen ari direla esan dute, “berriro ez pasatzeko eta obren jarraipenak kalterik ez eragiteko”.
Indartutako lursailean lanak polikiago egingo dutela aurrera adierazi du ADIFek. Zati hori pasatzerakoan eremua harrizkoa dela zehaztu dute.