Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

95 oiartzuarrek jasotzen dute etxez etxeko laguntza zerbitzua

Herriko 68 etxetan jasotzen dute, egunero, laguntza. Hemeretzi langilek ematen dute laguntza hori; lan-taldea handitu du udalak.

Etxez etxeko zerbitzua oiartzun Etxez etxeko langileak zein Ongizate Saileko langileak, zinegotziarekin.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/03/28

Etxez etxeko zerbitzua ematea da, Oiartzungo Udalaren arabera, “herritar guztien ongizatea bermatzeko” oinarrietako bat.

Zerbitzu hori jasotzen duten pertsona-talde asko daude: beraien autonomia behin-behinean galdu duten pertsonak; pixkanaka autonomia galtzen ari direnak, ahal den gehien norberaren etxean bizitzen jarraitzeko; bazterkeria egoeran daudenak; adikzioak dituztenak; adingabeen zaintzan laguntza behar dutenak (guraso edo tutoreek zaintza egokia ematerik ez dutenean); osasun mentaleko arazoak dituztenak…

“Beraien ongizatea eta bizi-kalitatea hobetu eta etxekoen kontziliazioa erraztea ditu helburu zerbitzuak”, esan du udalak.

Urteko 365 egunetan ematen dute zerbitzua. “Laguntza behar duenarentzat berdin baita igandea edo osteguna izan”, esan dute.

95 onuradun

2022an etxez etxeko zerbitzua jaso zuten oiartzuarrak 95 izan ziren. 68 etxetan bizi dira onuradun horiek. Laguntza behar duten herritarren ongizatea eta lasaitasuna bermatzea da beraien lehentasuna.

Udalaren Ongizate Sailak banan-banan aztertu ditu kasuak, bakoitzaren lehentasunak zehaztuz. Zerrendatu dituzte: Jaikitzen edo oheratzen lagundu; janzten; errutinak sortzen eta mantentzen; garbiketan; otorduak prestatzen; erosketetan; paseotxoa ematen edo konpainia egiten.

“Laguntza integrala, profesionala, humanoa, gertukoa eta konfiantzazkoa ematen dute, eguneroko bizitza errazagoa egiteko”, gaineratu dute.

Hemeretzi udal langile

Udalak adierazi duenez, Oiartzun da etxez etxeko zerbitzua udaleko langileek eskaintzen duten “udalerri bakarrenetarikoa”.

Hemeretzi langilek osatzen dute lan-taldea. Horietatik 11 eguneroko lanean aritzen dira, beste bi asteburuetan, koordinatzaile bat dago, eta gainontzeko bostak ordezko lanetan aritzen dira.

“Ongizate Saileko gainerako kideen lana ere ezinbestekoa da kalitatezko zerbitzua emateko: administrariena eta gizarte langileena”, zehaztu du udalak. “Guztien artean ematen dute oiartzuarren bizi kalitatea bermatzeko funtsezkoa den laguntza hau”. 

Horregatik, azken urteetan zerbitzu hori indartu du udalak, handituta.

Laguntza, denentzako

Zerbitzuaren orduko kostua 35 eurokoa den arren, pertsona bakoitzaren baliabide ekonomikoen arabera zehazten da prezioa: baliabide gutxien dituztenek 0,22 euro ordaintzen dituzte, eta diru-sarrera altuenak dituztenek, 15.

Beharra duen edonork kontrata dezake zerbitzua. Ongizate Sailera idatzi edo deitu beharko du (943 49 05 52 telefono zenbakia; eta e-posta helbidea).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.