Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Autobus linea zabaltzea txalotu du udalak, baina gehiago eskatu du

Autopistaz lotura zuzena egingo duen linea berria eskatzen jarraituko duela iragarri du udalak, Donostia erdigunera eta ospitalera.

autobus zerbitzua oiartzun eneritz arbelaitz Eneritz Arbelaitz, herriko autobus geltoki nagusian.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/03/30

Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo iragarri zuen autobus zerbitzuan aldaketak egingo zituela. Ospitalera joango den autobus zerbitzua jarriko dute, eta Donostiara joaten den egungo linearen maiztasuna handituko da, 20 minututik 15era.

Oiartzungo Udalak adierazi duenez, beraien eskaera batzuk “aintzat hartu” ditu aldundiak. Izan ere, bi eskakizun egin izan ditu udalak: herria eta ospitalea lotuko dituena, eta herritik zuzenean doana.

Berritasunen balorazio positiboa egin du Eneritz Arbelaitz alkateordeak, baina “gehiago” egin beharko litzatekeela uste du.

Oiartzun 10.300 biztanleko herria dela gogorarazi du Arbelaitzek, eta orain zerbitzu “kaxkarra” duela. “Urte luzez egin dugun eskaera izan arren eta erabakia udal eta foru hauteskundeen bezperan hartu badute ere, positiboki baloratzen dugu neurria”, zehaztu du.

Autobusa ospitalera eramanda eta maiztasuna areagotuta, oiartzuarrek “merezi duten” garraio publikoa “gertuago” dagoela uste du Arbelaitzek.

Hobekuntza gehiagoren zain

Oraindik zer egina uste du Arbelaitzek. “Hasteko”, jarraitu du, “ospitalera joan den autobusak Errenterian geltokiak izango ditu. Ospitalera iristea zerbitzu azkarra izatea nahi dugu eta hori eskatzen jarraituko dugu”.

Gogorarazi duenez, Oiartzundik Donostiara doan E2 autobusak ere 45 minutu inguru behar izaten ditu ibilbidea egiteko. “Jendeak autobusa gehiago erabiltzea nahi badugu, Donostiara joateko edo handik itzultzeko denborak laburragoa izan behar du. Oiartzundik hiriburura autobidetik joango den zuzeneko zerbitzua jarri behar da”.

Bere esanetan, aldaketak “hobekuntza” dira, baina uste du gehiago egin daitekeela. Ospitalera eta Donostia erdialdera zuzenean doazen zerbitzuak jartzeko lanean segituko dutela adierazi du alkateordeak.

Bestalde, gogorarazi du Gipuzkoako Garraio Agintaritzan erabakitzen direla Mugi tarifak. “Garraio publikoa indartzeko ezinbestekoa da zerbitzua ona izatea eta prezio duinak izatea”, adierazi du.

Prezio horien eztabaidan “garraio publikoa merkea, justua eta eskuragarria” izateko lan egiten jarraitzeko konpromisoa berretsi du Oiartzungo alkateordeak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.