
Udalak zenbait argazki aurkeztu ditu Eskalantegi 51-53 zenbakietako egoitzak izango duen itxura erakusteko. Lanak ez dira oraindik lizitaziora atera.

Pasaiako segadan parte hartu zuten zazpi polizia Gipuzkoako Lurralde Auzitegira deituta zeuden gaur, identifikazio erronda batera. Hiru polizia soilik agertu dira epaitegira.

Donibane Bonantza Gipuzkoako Lehen Mailan lehiatuko da, berriro, hurrengo denboraldian. Emakumeen taldea sortzeko eginahaletan ari dira.

Zerbitzua aitzindaria da, ez baitago instituzioek zein kolektiboak berak kudeatutako halakorik Errenteria-Orereta inguruko herrietan. Aitzindaria ere epe laburrean udalak egi bihurtuko duen beste mugarria: LGTBIQ+ Aholku Kontseilua.

Ekiherri Energia Berriztagarrien Komunitatea atzo aurkeztu zuten lepo zegoen Niessen Kulturguneko auditorioan. Bildutakoek 'argi dutela' esan zuten, energia subiranotasunaren aldeko urratsa egin nahi dute.

Ander Imazek igandean jokatuko du —Unai Lasorekin— binakako txapelketako finala. Zaleek afaria antolatu dute Egi-Luzen.

Hitzordu bikoitza izan dute San Juan, San Pedro, Hibaika eta Illunbeko arraunlariek asteburuan. Larunbat arratsaldean Zumaian izan zuten estropada; igande goizean, berriz, Donibane Lohizunen.

Gipuzkoako ligako azken aurreko saioa izan zen Oiartzungoa. Azkena apirilaren 29an izango da, Lezon. Euskal Herriko finalak maiatzean dira.

Osasunari lotutako establezimenduetan euskararen erabilera areagotzeko kanpaina aurkeztu dute gaur, 'Euskaraz, osasuntsu'.

Planak bost ardatz, hamazazpi helburu eta 305 ekintza jasotzen ditu, eta hura diseinatzen aritu dira 60 emakume inguru, eta Berdintasun Kontseilua; udalbatzan ordezkaritza duten alderdi guztien oniritzia jaso du.

Herriko mugimendu feministak jakinarazi duenez, Urrats paperdendan eros daitezke bandera horiek, 3 euroan.

Hirutik hiru galdu dituzte EPLEkoek, ondo aritu badira ere partidetan. Grabni txapelketan jokatutako partidetan, garaipenak.

'La sapa de los Aperribay. La guerra empieza aqui' liburua aurkeztuko dute 19:00etan auzo lokalean.

Txartelaren jabeak edo jabeek 37.548 euro jasoko dituzte. Lezoko Urdaburu kaleko establezimendu batean balioztatu zuten boletoa.

Bihar, 19:00etatik aurrera, 'Joy' eta 'Cuerdas' filmak proiektatuko dituzte Niessen zineman. Emanaldiak doakoak izango dira, aforoa bete arte.

Jaitsiera postuak atzean uzten jarraitzeko oso partida garrantzitsua du Touringek larunbatean. Klubak hara joateko autobusak antolatu ditu.

Poesiaren Nazioarteko Egunaren harira egingo dute aurkezpena; Errenteria-Oreretako DBHko hainbat gaztek errezitaldia egingo dute, horren barruan.

Hamasei puntuko gai-zerrenda izango du asteazkeneko udalbatzarrak. Bake epaile berria hautatzeko proposamena ere aztertuko dute.

Asteburuan 11 partida jokatu dituzte Madalensoron, ligaxkako azken aurreko jardunaldiaren barruan. Aste Santuaren bueltan, azken fasea eta nesken txapelketa.

Oiartzungo elkarte, eragile eta interesa duten herritar denak gonbidatu ditu Oiartzungo Udalak bilerara. Hiruzpalau bilera egingo dituzte.