
Maiatzaren 28ko Udal hauteskundeetarako prestatu duen hautagaitza aurkeztu zuen atzo PSE-EEk. Isaac Palencia zerrendaburuak Errenteria berriz ere gidatzeko "taldea, eskarmentua, proiektua eta anbizioa" badutela esan zuen.

Rufi Arretxeri egindako omenaldian Pasaia KEren eta Realeko beteranoen arteko partida izan zen larunbatean.

Berrikuntza nagusia, 2023-2024 ikasturtean Haurreskolen Partzuergoko zerbitzua doakoa izango dela, hilero %80ko asistentzia dutenen kasuan.

Haize-instrumentuek, hari-instrumentuek eta jazz musikak bat egingo dute egunero 19:30ean izango diren emanaldietan.

Hamabi urte atzera hasitako herri proiektua segitzeko zerrenda osatu du EH Bilduk, Aizpea Otaegi buru eta Alazne Korta hurrenkeran bigarren.

Batasunaren Bidean dinamika, helburua beteta amaitu berri dute. Goizeko giza kate jendetsu eta koloretsu arrakastatsuaren ondoren, ekitaldi instituzionalak eman dio amaiera.

Aurpegi berri asko dituen zerrenda osatu du Oiartzungo EH Bilduk, maiatzaren 28ra begira, egindako lana jarraitzeko "arnas berriarekin".

Batasunaren Bidean giza katean parte hartu dute 7.000 lagunek, Euskal Herri osotik etorritakoak. Euskara batuari gorazarre egin diote.

Gipuzkoako ekoizle nagusienak izango dira azokaren hamaseigarren aldian, tartean, Dekolore elkartea osatzen duten ekoizleetako hamabik.

Gaur goizean egin dute kultur jaialdiaren lehen aurkezpena. Oraingoz aurreratu dutena, datak: maiatzaren 9an hasi eta 12an bukatuko da.

Emakumeen talde nagusiak garaipena lortu du Pradejonen kontra. Mutilek Añorgaren kontra puntu bat eskuratu dute, eta areto futbolean, garaipena eta porrota.

Hausnarketarako zenbait galdera botata, datorren asteazkenean izango den herri batzarrera gonbidatu ditu SOS Antxok barrutiko bizilagunak.

Niessen Kulturguneko auditorioan izango da aurkezpena, gaur, 19:00etan.

Mendekosteetan sakontzeko, eta santakrutzetako kontzertuei buruz hitz egiteko bilduko dira Kultura Aretoan.

Martxoak 24ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Mahalaren produktuen saskia da.

Olaldeko zelaia izango da kokalekua. Pilotarako eremua izateaz gain, auzotarrentzako estalpea izango da eremua; beraien eskaera da.

Horixe da aurtengo hamabosgarren ikasturteko gaia. Ikastetxeetan ekoordezkariak hautatatu dituzte, eta azterketa sakona egingo dute orain.

Elkarretaratzea gaur arratsaldean egingo dute zumardian.

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua kontratatzera atera du udal gobernuak. Kontratua eskaintza ekonomiko txikiena egiten duen enpresari ez emateko eskatu dute.

Apirilaren 23an ospatuko da aurtengo San Marko eguna, eta ohi bezala, artisauek postuak jar ditzakete. Eskaerak egiteko azken eguna apirilaren 7a da.