2023/3

[Bideoa] Giza kate erraldoia, iruditan

Kilometroak 23 Jaialdiaren barruan antolatutako giza katean izan da HITZA. Errenteria-Orereta eta Pasaiako kilometroetan ateratako irudiekin bideoa egin du.

Aldundiak Donostia eta Bidasoa bidegorri sare bidez lotzeko proiektua onartu du

Gaur gaurkoz Errenteria-Oreretako Lartzabal auzoraino dago eraikia sarea, eta datozen sei urtetan Hondarribiko Amute Kosta auzoraino luzatuko dute.

[Eguneraketa] Lur-eremu soltea da zuloa egin den lekua

Atzo arratsaldean gertatu zen intzidentzia eta astelehen arte Gaintxurizketako tunela handitzeko erabiltzen ari diren makina geldirik izango da.

[Galeria] Etorkizuna bermatuko duten zume sendoak

Giza kate erraldoia egin dute gaur goizean Orereta Ikastolak, Ikastolak Herriari eta Euskaltzaindiak deituta hamarnaka eta hamarnaka lagunek.

Erik Gartzia, Olaia Gerendiain, Ikerne Zarate

Milaka koloredun giza katea hasi da, batasuna irudikatzeko

Euskal Herriko herrialde guztietako gaztetxoek irakurri duen testuarekin abiatu da euskara batuaren bultzatzaileak goratzeko giza-katea.

Gipuzkoako HITZA

Ostiraletako abisuaren zain

Haurrentzako euskarazko edukiak Telegram eta Whatsapp kanaletatik zabaltzeari ekin dio Klik Euskaraz Txiki taldeak. Mila jarraitzaile baino gehiago ditu dagoeneko bi sareetan.

ASTEKARIKO ELKARRIZKETA. Marta Oronoz Biurrarena. Eskola bateko langilea.

"Nire ogibidea aukeratzeko eskubidea izan nahi dut"

Down Sindromearen Nazioarteko Eguna izan zen hilaren 21a, eta Marta Oronoz Biurrarenarekin elkartu da HITZA sindromea dutenen bizi kalitateaz eta ongizateaz hitz egiteko.

Onespena erdigunean mantentzearen garrantzia

‘Soilik baietz da baietz’ legea lehen eskutik ezagutzeko aukera izan zuten larunbatean Emakumeen etxera hurbildu zirenek. Maria Naredo legegileak xehe azaldu zituen legearen josturak.

[Erreportajea] Lobato Etxea hondamendi egoeran dagoela ebatzi du udalak

Bertan bizi direnek hilabeteko epea dute alegazioak aurkezteko. Herritarren babesa eskatu dute etxean bizi direnek: «Asko bagara, gure historia ezabatzea gehiago kostatuko zaie. Edozein unetan gauza dezakete hustea».

[Aurrerapena] Zulo handia eragin dute Gaintxurizketan AHTaren tunela egiteko lanek

HITZAri Gaintxurizketako bizilagun batek jakinarazi dionez, atzo arratsaldean lanean ari zirela izan zen gertaera.

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2023-03-24)

Sasoi onari eusten ahaleginduko dira herriko taldeak. Norgehiagokaz beteriko asteburua izango da.

AGENDA

Asteburuan Oarsoaldean zer?

Kontsulta itzazu asteburuan Oarsoaldeko herrietan egongo diren ekitaldiak. Agenda osoa zuretzat eskuragarri.

Pontika eta Olibeteko erretiratuen tabernen ustiapena, lehiaketara

Apirilaren 11ra bitarte aurkeztu daitezke eskaintzak. Bi kasuetan, emakidak bi urteko iraupena izango du kontratua formalizatzen denetik hasita, eta gehienez bi urtez luzatu ahal izango da.

Siria eta Turkian lurrikarak sortutako kalteak konpontzen laguntzeko 8.000 euro

UNRWA Nazio Batuen agentzia bereziari eman dio udalak diru laguntza zuzena; garbiketa pertsonalerako kitak erosiko dituzte diru horrekin, bereziki haurrei eta emakumeei banatzeko.

"Emakume sortzaileari aintzatespena", erakusketan

Bekoz Bekok mugikorrarekin egindako argazkien erakusketa antolatu du. Juanba Berasategin izango dira ikusgai sorkuntzak, larunbatetik.

Lesoinuren barruko bost ekitaldi asteburuan

Lezotik kanpoko gonbidatuak izango dira asteburuan herrian, tartean Euskadiko Musikari Gazteak eta Orioko Danbolin Musika Banda.

Funtzionarioen soldaten igoera eta ETSren konpentsazioa, plenora

Hurrengo udalbatzarraren hamasei puntuen artean daude udaleko langileen ordainsarien hobekuntza eta Azokagatiko konpentsazio hitzarmena.

Oarsoaldeko Eskola Kirola: non eta noiz dira martxoaren 25eko jarduerak?

Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren martxoaren 25eko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.

Elkartasun Barrikotea, apirilaren 15ean

Urteroko herri afaria egingo dute Elorsoro kiroldegian. Sarrerak salgai daude, Kastro eta Miren tabernetan, 25 euroren truke.

labore oarso batzar orokorra

Labore Oarsok batzar orokorra egingo du ostiralean

Oiartzungo udaletxean izango da urteko batzarra. Bertan, besteak beste, krisiaren aurrean Laborek duen egoera azalduko dute.

Gehiago