2023/3

Astekariko elkarrizketa nagusia: Yoli Martin Marcos, Juneren Hegoak elkarteko kidea

[Elkarrizketa] “Aurrera doazen elkarteko haurren indarra da gure motorra”

10 urte beteko ditu aurten Juneren Hegoak elkarteak, eta orduan bezain funtsezkoa izaten jarraitzen du euren egitekoak. «Oxala ez balitz horrela, horrek esan nahiko bailuke beharrak aseta daudela».

Eskuz esku goratuko dute euskara batua

'Batasunaren bidean' dinamika bihar egingo dute Kilometroak Jaialdiaren urteko egitarauaren barruan. 8.000 lagunek zortzi kilometro pasako giza katea egingo dute euskara batuari, haren bultzatzaileei, zein transmisioari gorazarre egiteko.

Katuen Etxadiko parkea eta Biteri plaza konpontzeko sinadurak biltzen ari dira

Pasai Antxoko 354 bizilagunek sinatu dute, gaur artean, udalari "egoera tamalgarrian" dauden azpiegiturak konpon ditzan galdegiteko eskaera.

Landetxe Gazte izanak

Udalak Gazte Izanak-ekin hitzarmena sinatu du

Aisialdi aktiboa eta jubilatuen integrazioa sustatzeko 15.000 euro jasoko dituzte urtero. Landetxen irudikatu dute akordioa.

Oarsoaldeko feministen topagunea, larunbatean

Besteak beste ahalduntze tailerra eta mahai-ingurua egingo dituzte Ibai Ondon. Arratsaldean, festarako tartea izango da.

Pasai Antxoko Aste Musikala, datorren asteburuan

Emanaldiak Illunbe Musika Bandaren, eta Ganbara, Bautista Gisasola eta Easo Gaztetxo abesbatzen eskutik izango dira ikusgai Antxon.

Antxoko ludoteka berria inauguratu dute

Eskalantegi 45eko lokalak ia 400 metro koadro ditu. Bertan, ludotekaz gain, Pasaia Musikal eta Azokako zenbait elkarte kokatuko dituzte.

Lousada kaleko alokairuzko etxebizitza sozialen "kalitate eskasa" eta "gehiegizko tasak" salatu dituzte

Lousada kaleko alokairu sozialeko etxebizitzetako bizilagunek negoziazio mahaia eratzeko eskatu diote Alokabideri eta ur sistema kudeatzen duen Stechome enpresari. Komunitate tasen eta beharrezkoak diren zerbitzuen gehiegizko kostua salatu dute Oarsoaldeko Etxebizitza Sindikatuarekin batera.

gurutzeko bidegorria

Gurutzera doan bidegorria bukatuta, zortzi auzoak lotuta daude

Elizalde eta Gurutze auzoak konektatu dituen bidegorriko obrak bukatu berri dituzte. Herriko sareak hamalau kilometro ditu denera.

Jai Batzordera deitu dituzte sanpedrotarrak

Hurrengo bilkura datorren astelehenean, hilak 27, egingo dute. Ekarpena egin nahi duenak zabalik topatuko ditu ateak.

euskal selekzioa

Txosteko Iñaki Esnal, Euskal Selekzioarekin munduko txapelketara

Alziran (Herrialde Katalanak) jokatuko dute munduko txapelketa. Joxe Mari Mitxelena hautatzaile oiartzuarrak hamazazpi jokalari hautatu ditu.

Gaztaño Palestina bihurtzeko lanean hasi da jai batzordea

Jaien datak eta gaia zehaztuta, aurtengo kamiseta lehiaketa martxan jarri dute dagoeneko jai batzordeko kideek.

Familia Jolasean programak ginkana antolatu du larunbaterako

Itzulia 2023 aitzaki hartuta Itzuli Txikia egingo dute Gaztañoko erabilera anitzeko gunean. Bizikleta eramatea eta izena ematea ezinbestekoa da parte hartzeko.

[Zozketa] Udaberriko Errigoraren kaxa

Errigorako gure lagunekin batera bi kaxa eder zozkatuko ditugu. Parte har ezazu zozketan!

literatura plazara

Literatura plazara zikloaren azkeneko saioa, ostegunean

'Haragizko mamuak' aurkeztuko du Karmele Mitxelenak, eta Olatz Mitxelenak, berriz, 'Arrain hezur bat eztarrian'.

'La maleta de mi madre' liburua aurkeztuko dute Noski liburu dendan

Frankismo garaian lapurtutako haurren errealitatea bildu du liburura Christine Martinez Medale idazleak, amaren esperientziatik abiatuta.

Rufino Arretxeri omenaldia egingo dio Pasaia KE-k larunbatean

Klubaren alde egindako lana eta bertan emandako hiru hamarkadak eskertuko dizkiote zuri-gorriek antxotarrari.

[Zozketa] Donostia-Baiona-Donostia martxa zikloturistarako dortsalak

Maiatzaren 13an egingo den martxa zikloturistarako bi dortsal zozkatuko dira. Parte har ezazu!

Oarsoaldeko Rugbyzaleek asteazkenetan ere egingo dute ikastaroa

Orain arte igandero egiten zuten ikastaroa. Bigarren aukerarekin, jasotako eskaerei erantzuna eman nahi die Oarsoaldeko Rugbyzaleen taldeak.

Gehiago