Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Hamaika aukera gozatzeko Oarsoaldetik irten gabe

Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaiak hamaika aukera eskainiko dituzte oporraldiaz gozatzeko. Horrekin lotuta, hainbat proposamen egin ditu Oarsoaldea Garapen Agentziak oporretan etxetik aterako ez direnei begira, inguruan dituzten aukerez goza dezaten.

Fanderiako Errota-Ibaiaren Etxeak larunbatean zabalduko ditu ateak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2023/04/04

Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun eta Pasaiak hamaika aukera eskainiko dituzte oporraldiaz gozatzeko. Horrekin lotuta, hainbat proposamen egin ditu Oarsoaldea Garapen Agentziak oporretan etxetik aterako ez direnei begira, inguruan dituzten aukerez goza dezaten. Errenteria-Oreretan Jantziaren Zentroa aipatu du lehenik. Bertan L´atelier erakusketa ikusteko azken aukera dago. Gerra ostean joskintzan aritu ziren milaka emakumeei omenaldia den erakusketa hilaren 10era arte ikusi ahalko da. Sarrera doakoa da. Ordutegia Jantziaren Zentroa bisitatzeko, honakoa: hilaren 6,7,9, 10 eta 16, 11:00etatik 14:00etara. Hilaren 8an eta 15ean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Museoa eta erakusketa orokorra bisitatzeko sarrerak 3 euro balio ditu, eta 5 urtetik beherakoek doan dute.

Bigarren proposamena Fanderiako errota ibaiaren etxea bisitatzea da. Bertako historia ezagutzearekin batera, errotarria martxan ikusteko aukera ere izango dute bisitariek. Ordutegia hilaren 6tik 9ra, 10:00etatik 14:00etara da. Sarrera beraz, doan da.

San Marko gotorlekua da hirugarren aukera. Bertan egin daitezken bisiten gaineko informazioa eta ordutegia hemen kontsulta daiteke.

Lezori lotutako proposamenean, kultura, natura eta gastronomia nahastu ditu Oarsoaldea Garapen Agentziak. Herrigune historikoa bisitatu beharrekoa dela esanda bere balio artistikoarengatik, Gurutze Santuaren Basilika aipatu du; bertan, Europan dauden hiru Kristo bizargabeetako bat dauka. Hiru mendi ibilbide, bizikleta alokairu zerbitzua bidegorri sarean barrena ibiltzeko, eta eguna borobiltzeko, kalitate ezin hobea duten erretegi, jatetxe eta tabernak nabarmendu ditu agentziak.

Oiartzunen, Arditurriko Bide berdea zeharkatzea aholkatu dute.Bide horretatik gertu, gainera, hiru museo: Soinuenea, mundu osoko 400 musika tresna baino gehiagorekin; Luberri, Euskal herriko geologiaren gaineko museoa; eta bide bukaeran Arditurrigo Meategiak. Tren berdea ere aipatu du Oarsoaldeak. Hilaren 15ean goizez, Pagoaldetik irten eta Arditurrira bidea egingo du, meategiak bisitatzeko aukerarekin. Prezio bereziak eskainiko dituzte opor egunetan. Informazio gehiago eskatzeko eta erreserba egiteko 943 49 50 69 edo 688 89 50 68 telefono zenbakietara deitu daiteke.

Oiartzungo Turismo Bulegoak gainera zabalik izango ditu ateak Arizmendienean hilaren 6tik 16ra. Etxea bisitatzeko aukera eskainiko dute bisita gidatuen bidez, baita Oarsoaldean dauden aukeren gaineko informazioa jasotzeko beta ere. Bertako telefono zenbakia , honakoa: 943 50 89 13.

Pasaian azkenik lau proposamen egin ditu agentziak. Pasai Donibaneko prozesio txikia da lehena; interes turistikoaren izendapena du eta Gipuzkoako hoberenen artean sailkatuta dago. Ostiral Santuan, 20:30ean ateratzen da kale nagusitik.

Hilaren 9an berriz, eleberrien ikuspuntutik Pasai San Pedro eta Pasai Donibanekoko txokoak ikusteko aukera izango da. Erreserbak 615 74 00 58 telefono zenbakira deituta egin behar dira.

Mater ontzi museo ekoaktiboak, bestalde, eskaintza zabala izango du oporraldian. Lonjara bisita egingo dute (hilaren 5ean), nabigazioak itsaslabarretik (hilak 6 eta 9an), itsas irteerak ilunabarrean eta itsas hondakinen arrantza (hilak 9) eta marinel tailerra (hilak 16). Informazio gehiago eta erreserbak egiteko 619 81 42 25 telefono zenbakira deitu behar da.

Azkenik, Albaola proposatu dute. Lanak direla eta ateak itxita egon ondoren, berriz zabalik da. Aurrez aurre, XVI. mendeko San Juan baleontziaren eraikuntza ikusteko parada izango dute bertaratzen direnek, bisita librean zein gidatuan. Informazio gehiago jasotzeko edo erreserba egiteko 943 39 24 26 telefonoz enbakira deitu behar da.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.