[Galeria] Txirrindularitzaren festak herria hartu du
Euskal Herriko Itzuliaren hirugarren etapa abiatu da gaur herritik. 153,9 kilometroko etapari egingo diote aurre txirrindulariek, Villabona-Amasaraino.
Errenteria-Oreretako erdigunea txirrindularitza zalez bete da gaur, Euskal Herriko Itzuliaren hirugarren etapa abiatu baita herritik. Zumardia eta erdiguneko kaleak jendez bete dira, zientoka eta zientoka lagunek ez dute gaurko hitzordua galdu nahi izan.
153,9 kilometroko etapari ekin diote txirrindulariek, Villabona-Amasan bukatuko dute gaurkoa.
HITZA goizean Zumardia inguruan izan da, eta ondorengo argazkiak atera ditu: