Euskalgintzak Baionan deitu duen manifestaziora joateko, autobusak

Ipar Euskal Herriko euskalgintzaren deialdiarekin bat egin du Orereta Ikastolak. Apirilaren 22rako autobus-zerrenda prestatu dute.

azterketak euskaraz Azterketak euskaraz izatea eskatzen zuen manifestazioa, iaz, Baionan [Arg.: @seaskaikastola].

Ipar Euskal Herriko euskalgintzak manifestazioa antolatu du hilaren 22rako —hurrengo larunbata—. Suprefeturatik aterako da, 17:00etan.

Bi lelo izango ditu: Azterketak euskaraz! eta Euskarari trabarik ez!. Frantziako estatuak euskarari jartzen dizkion oztopoak salatuko dituzte, baita tokiko erakundeek “behar bezain beste” ez egitea ere.

Benetako hizkuntza politika bat zein herri mugimenduei baliabideak ematea eskatuko dute.

Ikastolak, autobusa

Orereta Ikastolak mobilizaziora joateko autobusa antolatu du. Izena eman beharko da, esteka honetako galdetegia beteta.

Bertara joateko arrazoien berri eman du ikastolak. “Ikastolon ikuspegi nazionalagatik, gure kokapen geografikoagatik eta Zubiak Eraikiz egitasmoan bidaide ditugun hainbat ikastola Ipar Euskal Herrikoak direlako, aproposa iruditzen zaigu Orereta Ikastolako komunitatea apirilaren 22ko manifestaldian parte hartzera gonbidatzea”, esan dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.