Karmele Mitxelenak liburuak sinatuko ditu Liburuaren Egunaren bezperan
Urrats paperdendak Liburuaren Eguna ospatzeko ekitalditxoa egingo du. Aurten Karmele Mitxelena gonbidatu dute.
Hilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da. Hori ospatzeko, Urrats paperdendak literaturarekin lotutako ekitaldi txiki bat antolatu du.
Karmele Mitxelena idazlea gonbidatu dute Urratsekoek. Liburuaren Eguna igandean izango denez, bezperan arituko da idazle oiartzuarra liburuak sinatzen.
Jakinarazi dutenez, Mitxelena 12:00etatik aurrera izango da bertan. Iaz bi lan kaleratu zituen Mitxelenak: Marrubizko uda eta Haragizko mamuak.
Lehenengoarekin Mikel Zarate Haur Literaturako Saria irabazi zuen, eta Haragizko mamuak-ekin, berriz, Donostia Hiriko Kutxa literatura saria, kontakizun liburuen alorrean.