Datorren asteartean, odola emateko aukera
Otsailean 37 emaile hurbildu ziren Manuel Lekuona bibliotekara. Jende berria hurbiltzera animatu dute. Zita hartu beharko da.
Oiartzungo odol-emaileek zita izango dute datorren astearte arratsaldean —hilak 18—. Manuel Lekuona bibliotekan elkartuko dira, 16:30etik 20:10era bitartean.
Odol-emaileen elkarteak jakinarazi duenez, hitzordua hartu beharko da, asteartean bertan, 09:00etatik aurrera. Horretarako, 943 007 885 edo 943 317 091 telefono zenbakietara dei daiteke.
Oiartzuarrak animatu dituzte odola eman dezaten. Aurreko aldian —otsailean— 37k eman zuten odola; horietako hiru izan ziren emaile berriak. Horrela sailkatu ziren:
- O+: 19.
- O-: 4.
- A+: 8.
- A-: 1.
- B+: 2.
- B-: 1.
- AB-: 2.