Energia komunitatearentzako izen bila ari dira
Sortu nahi duten energia komunitatearentzako bederatzi izen proposatu dituzte. Hilaren 29ra arte eman daiteke botoa.
Energia komunitatea sortzeko lanean ari da herritar talde bat, udala eta Goienerrekin elkarlanean. Prozesuan buru-belarri sartuta daude, eta izana duen guztiak izena behar duenez, horren bila ari direla.
Horregatik, bozketa bat antolatu dute. Bederatzi izen proposatu dituzte, horietako batzuk Elizaldeko eta Haurtzaroko ikasleek:
- Argitturri.
- Energia berriztagarrien Oiartzuna.
- OEBK.
- Oianbeko.
- Oianer.
- Oiargi.
- Oiarrener.
- Oienbek.
- Oienbeko.
Botoa galdetegi honetan eman beharko da. Hilaren 29ra arte eman daiteke botoa (datorren asteko larunbatean).