Pilotari oiartzuarrak Herriartekoaren bila hasiko dira maiatzean

Esku huskako pilotariek iazko txapela errepikatu nahi dute, eta palistek laugarrena lortu. Gomazko paletan ere arituko dira.

oiartzun herriartekoa 2023 Atzo aurkeztu zuten aurtengo Herriartekoa, Anoetako Kirol Etxean.

Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketa aurkeztu dute. Aurten hiru kategoriatan jokatuko dute, eta Oiartzunek hirutan parte hartuko du.

Esku huskako txapelketan Oiartzunek txapela lortu zuen iaz, eta aurten ere horren bila aterako dira. Hamazazpi herrik parte hartuko dute.

Zaldibiaren kontra hasiko dute ibilbidea, maiatzaren 14an. Joaneko partidak Goierriko herrian jokatuko dituzte, eta Madalensoroko partidak astebetera izango dira. Hurrengo kanporaketa Aduna edo Azkoitiaren kontra jokatuko dute irabazleek, maiatzeko azkeneko asteburuan.

Oiartzunek bi aldiz jantzi du Herriarteko txapela. Lehenengoa 2012an izan zen, eta bigarrena, iaz.

Gomazko paleta

Gomazko paletako txapelketan, berriz, hamalau taldek parte hartuko dute. Esku huskakoaren asteburu berean hasiko dira, eta oiartzuarren arerioa Zumarraga izango da.

Kasu horretan, Madalensoron hasiko dute txapelketa, eta irabazleek Astigarragaren kontra jokatu beharko dute.

Pala txapelketa

Pala txapelketari dagokionez, zazpi talde arituko bertan. Oiartzuarrek lehenengo kanporaketari iskin egingo diote, eta zuzenean finalerdietan sartuko dira. Maiatzaren 28an izango da joaneko partida, eta itzulikoa astebete geroago.

Oiartzuarren arerioak Ordizia edo Donostia izango dira. Haien etxean izango dira joaneko partidak.

Oiartzun hiru aldiz nagusitu da Herriarteko pala txapelketan: 1996an, 2001ean eta 2018ean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.