Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Euskararen uzta izango dena guztien artean erein nahi dute

Udalak datozen bost urteetarako plana osatu nahi du. Horretarako herritarren parte hartzea bilatuko dute, ‘Euskaraz urtabe’ lelopean. Galdetegi bat bete dezakete oiartzuarrek.

Oiartzungo Euskara Batzordeko kideak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/04/28

Urtabe hitzak uzta oneko urtea esan nahi du. Oiartzungo Udaleko Hizkuntza Normalizaziorako Sailak urte bakarra ez, datozen bost urteak urtabe izatea nahi du: Euskara Plan berria osatu nahi dute, aurrekoa agortu baita.

«Plan batek ematen dizu aukera lanak antolatzeko. Diagnosia egin eta lehentasunak finkatzeaz aparte, egin beharreko lana da zein baliabiderekin egin nahi dugun zehaztea, zer pertsonal, baliabide ekonomiko eta azpiegitura behar diren», azaldu du Aitziber Arnaiz saileko teknikariak.

«Euskara planak egin daitezke ordenagailu baten aurrean, edo parte hartze prozesu baten bitartez», gaineratu du. Horregatik, 2012an egin bezala, herritarren parte hartzea bilatuko dute sortuko duten plan berrian.

Ordukoa «luze, zabal, parte hartze handikoa eta emankorra» izan zela berretsi du Arnaizek, eta aurtengoa antzekoa izatea nahi dute. Ahize-AEKren laguntza jasoko dute.

Planera iristeko bidearen garrantzia nabarmendu du: «Askotan, prozesua bera da emankorra, jendeak parte hartu eta hausnartzen duelako. Inplikazioak eta harremanak sortzen dira, baita erreferenteak ere».

Gisa horretako parte hartze prozesuak «eragingarriak» direla gaineratu du, «denen artean» sortutako plana delako, «adostasunean oinarrituta». Arnaizek aitortu du horrelako planek lan handia eta dirua behar dituztela aurrera ateratzeko. Aurtengo aurrekontuan sartu dute.

Plana aurrera eramateko talde eragilea sortu dute. Bertan izango dira, «prozesuaren urratsak markatzen», honako ordezkariak: Ahize-AEK, Hizkuntza Normalizazioko zinegotzia, udaleko Parte Hartze eta Komunikazio teknikaria, Oarsoaldeko Euskara Batzordeko teknikaria, UEMAkoa, eta Hizkuntza Normalizazioko teknikaria bera. Azken hori Ahize-AEK-ko Maialen Otegi eta Itsaso Uitzirekin gehiagotan biltzen da, lan teknikoak egiteko.

Prozesuaren lehenengo pausoa izan da hura aurkeztu eta herritarrengana iritsaraztea. Galdetegi bat zabaldu dute, eta euskararen arlotik egiten diren ekintzei buruzko iritzia jakin nahi dute, besteak beste. Hori bai, eskaera bat egin du Arnaizek: «Ezagutzen ez dituzten jardueretan Ez dakit erantzuteko eskatzen dugu, hartara guk ere jakin dezagun nora iristen garen, eta zer egiten dugun gaizki».

Euskaraz erantzun daiteke galdetegia, baina baita gazteleraz ere, denengana iritsi nahi baitute.

Plana, udazkenerako
Galdetegiek datu batzuk emango dituzte, eta horiei datu soziolinguistikoak zein aurrez herrian egindako ikerketa eta hausnarketak batuko zaizkie, diagnosia sortzeko. Gero eragileekin partekatuko dute emaitza.

Ekainean eta irailean arlokako eztabaida taldeak sortuko dira: arlo sozioekonomikoa, familia, aisia… Gazteekin talde bat sortu nahi dute, arlo horiek beraien ikuspegitik nola ikusten dituzten jakiteko. Gauza bera egiten saiatuko dira haur eta nerabeekin. «Helburua da ahalik eta jende gehienak parte hartzea eta ahalik eta iritzi gehien jasotzea, argazki osoago bat ateratzeko».

Herritarrekin, diagnosia partekatzeaz gain, herrian euskara sustatzeko lehentasunak finkatu nahi dituzte. Hainbat dinamika prestatuko dituzte Ahize-AEK-ko teknikariek. «Helburua da udazkenerako edukitzea datozen bost urteetarako euskara plana, lehentasunak eta urratsak markatzeko». Eusko Jaurlaritza egiten ari den Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) indarrean egongo da ordurako, eta horren gainean diseinatuko dute Oiartzungo plana; ESEPek ez du adostutakoa baldintzatuko.

Herritarrekin euskararen hazia erein nahi dute, etorkizunekoak urtabe izan daitezen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.