Aba Taano gospel taldeak kontzertu solidarioa eskainiko du
'Musica para salvar vidas' gobernuz kanpoko erakundeak antolatu du hitzordua, bazterkeria pairatu duten haurrei laguntzeko. Maiatzaren 5ean, Maria Donea Zeruratzea parrokian izango da kontzertua.
Musica para salvar vidas gobernuz kanpoko erakundeak (GKE) gospel kontzertu solidarioa antolatu du maiatzaren 5erako.
Aba Taano talde ugandarrak eskainiko du kontzertua. Nazioarteko 11 sari dituen taldea da eta Europako 14 herrialdetan zehar 1000 kontzertu baina gehiago eskaini dituzte. Datorren ostiralean doinu afrikarrak espiritualtasun eta sinpletasunarekin nahastuko dituzte, beren energia ikusleei kutsatuz. Bost abeslarik osatzen dute taldea, eta horiek, a capella abestuko dute.
Musica para salvar vidas GKEa 2005ean sortu zen bazterkeria pairatu duten haurrei laguntzeko asmoz. Eta hori bera izango da kontzertuaren xedea. Egun, 60 haurrek baina gehiagok jasotzen dute erakundearen laguntza.
Gospel kontzertua maiatzaren 5ean, Maria Donea Zeruratzea parrokian izango da, 20:00ean. Sarrera doakoa izango da, baina amaieran borondatezko ekarpena eskatuko dute.