Bengo eta Txillyrekin kantak sortzeko aukera izango dute gazteek
Udalak eta Adin Txikikoen Mahaiak antolatuta, ikastaroa egingo dute hilaren 27an. 12 eta 16 urte arteko hogei lagunentzako tokia egongo da.
Bengo eta Txillyk herriko gazteei irakatsiko diete nola egiten dituzten kantuak. Bengo eta Txilly herriko abeslariekin kantuak sortzeko ikastaroa antolatu dute Oiartzungo Udalak eta Adin Txikikoen Mahaiak. Hilaren 27ko —larunbata— arratsaldean izango da.
Egun horretan, bi abeslariek musika sortzeko prozesua azaldu eta abestiak sortzeko tailer praktikoa eskainiko diete herriko gazteei. Zehazki, 12 eta 16 urte arteko gazteei zuzenduta dago ikastaroa, eta hiru ordu iraungo ditu, 16:00etatik 19:00etara.
Bertan parte hartzeko, lehenago izena eman beharko da. Hogei toki dira ikastaroan eskainiko direnak. Hilaren 22a baino lehene esan beharko da parte hartu nahi dela, esteka honetan dagoen galdetegia beteta.
Hogei parte-hartzailerentzako toki horiek beteko balira, izena lehenengo eman dutenek izango dute lehentasuna, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
