Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Mendi bizikletek Urkabe hartuko dute, OTXEk antolatutako proban

Oiartzungo BTT Sari Nagusia antolatu dute astebururako, cross country olinpiko modalitatean. Gipuzkoako Txapelketa izango da.

otxe oiartzungo btt saria OTXEko kideek gaur aurkeztu dute proba.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/05/22

Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolak (OTXEk) Oiartzungo BTT Sari Nagusia antolatu du datorren astebururako. Cross country olinpikoko (XCO) modalitatean arituko dira larunbatean —hilaren 27a— eta igandean. Bigarren ekitaldia izango da.

Gaur aurkeztu dute proba. “Hemen bertan dagoen Urkabe mendia bere ingurune naturalarengatik eta mendiko bidezidor teknikoengatik da ezaguna. Ezaugarri horiek direla eta, leku hau agertoki ezin hobea da mendi bizikletako cross country lasterketa baterako”, adierazu du Arkaitz Iza OTXEko kideak.

Asteburu probarekin, helburu nagusia mendiko txirrindularitzarekiko “pasioa” eta bizimodu “aktibo eta osasungarria sustatzea” dela gaineratu du.

Gazteenetatik helduxeagoetaraino

Hainbat mailatako txirrindulariak bildu nahi dituzte Urkaben, giro “adiskidetsu” eta “desafiatzailean”.Euskal Koparako baliagarria izango den bi probetako bat izango da.

Larunbatean bi lasterketa egingo dituzte. 16:30ean hasiko da Kimu Mailakoena, eta 17:00etan, berriz, Haur Mailakoa. Bietan neska eta mutilak arituko dira.

Igandean, berriz, goizez lehiatuko dira. 10:00etan emakumeen lasterketa abiatuko da, bi minutura kadeteena eta lau minutura, Master 40 kategoriakoak. 11:30ean izango da sari banaketa.

12:00etan, Opena lehiatzen hasiko dira, Elite-23 urtez azpiko mailakoa, eta ondoren etorriko dira Master 30 mailakoarena eta juniorren lasterketa. Sariak 13:30ean banatuko dituzte.

Lasterketaren ordutegien, ibilbidearen eta aparkalekuen xehetasun guztiak —besteak beste— lasterketaren gida liburuan aurki daitezke.

Hurbiltzeko gonbita

Lasterketaz gain, “familia osoarentzako” janariarekin gozatzeko aukera egongo dela jkinarazi du OTXEk, parte-hartzaileekin batera “egun ahaztezina” pasatzeko.

Babesle eta laguntzaile guztiei eskerrak eman dizkie Izak. “Zuei esker, esperientzia paregabea eskaini diezaiekegu parte hartzen duten guztiei”. Boluntario zein antolakuntzako kideentzako ere esker oneko hitzak izan ditu.

Lasterketaren “emozioa” ingurune “ikusgarrian” bizitzera animatu dituzte, bai ikusle moduan baita txirrindulari moduan ere.

Espainiako Kopan, oso ongi

OTXEk gaurko agerraldia aprobetxatu du pasa den asteburuan Espainiako Kopan lotu diuzten emaitzen berri emateko. Balantzea positiboa izan da.

Kadete kategorian, Peio Munduate zazpigarren izan da, eta Intza del Teso hamargarren. Aimar Fernandez de Gorostiza 11. gelditu da.

Magali eta Gexan Albisu anai-arrebak zazpigarren eta bederatzigarren gelditu dira, junior eta elite mailan, hurrenez hurren. Izenez gaindi, talde osoaren “determinazioa” goraipatu nahi izan dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.