Pasaka txapelketako aste honetako emaitzak (2023-06-16)
Aste honetan hiruna partida jokatu dituzte asteazken eta ostegunean, Txostek antolatzen duen pasaka txapelketan.
Atzo jokatu ziren hiru partidetako baten aurreko irudia. Txostek antolatzen duen pilota txapelketan sei partida jokatu dituzte aste honetan. Hiru asteazkenean eta beste hiru ostegunean. Honakoak izan dira Kontzejupean jokatu dituzten norgehiagoken emaitzak:
Asteazkena, hilak 14
- Caetano – Bergara 6 / Iradi – Ormaetxea 8.
- Iriarte – Leonet 9 / A. Aranburu – Lizarazu 5.
- Urbieta I – Urbieta IV 11 / Irazu – Esnal 2.
Osteguna, hilak 15
- Olaizola – Ubiria 0 / Etxepare – Etxeberria 7.
- Noble – M. Aranburu 9 / I. Mitxelena – Iraola 1.
- Taberna – Chiapusso 3 / Lizaso – Urtasun 11.
