2023/6

oiartzun ke denboraldi bukaera

Koparik gabe, baina pilak ongi kargatuta bukatu du denboraldia OKEk

Beasainen ezin izan du gizonen Errege Koparako txartelik lortu, 250 oiartzuarren babesa jaso arren. Denboraldiaren balantzea, oso ona.

[Galeria eta bideoa] 11 sagardo eta ospatzeko hamaika arrazoi

Euskal Jaia giro paregabean ospatzen ari dira lezoarrak. XXIII. Sagardo Festa inauguratu du Piztu Lezok, jendetza inguruan.

[Argazki galeria] Errebantxa hartu du Lezok herri kirolen desafioan

Duela bi aste Oiartzungo Sagardo Egunean joaneko desafioa egin ondoren, itzulikoa egin dute gaur Lezon, etxeko taldea nagusi izanik.

[Argazki galeria eta bideoa] Ohorea baita Iker Murillo etxean izatea

Pasaiako Dantza Festibalaren aterkipean, omenaldi hunkigarria egin diote gertukoenek oholtzak utzi berri dituen dantzari antxotarrari.

[Bideoa eta galeria] Ortzadar bandera harrotasunez igo dute

Francisaldia zikloaren barruan transmaribibollo kalejira eta ortzadar banderaren igoera egin dituzte gaur goizean. Horrez gain, Francisen figura ere oroitu dute. Gaur 44 urte bete dira bere erailketatik.

June San Sebastian Seinek egin du xanistebanetako kartela

37 hautagairen artean garaile izan da San Sebastian oiartzuarrarena. Arkume Egunerako izena eman daiteke dagoeneko.

oiartzun ke

Oiartzun KEk Errege Koparako sarrera faserako txartela lortu nahi du

Beasainen jokatuko du Bizkaiko eta Arabako talde banaren kontra. Irabazten duena datorren denboraldian kopan arituko da.

Mende erdia Tirri Tarra sortu zela; eta ospatuko dute

1973an jaio zen San Pedroko fanfarrea, eta nazioartean bere lekua lortu zuen denbora gutxian. Bihartik hasita, astebeteko egitaraua.

Hilik aurkitu dute Jaizkibelen desagertu zen mendizalea

Arratsaldeko lehen orduan aurkitu dute Larrialdi Zerbitzuek desagertutako errenteriarraren gorpua.

Katuxulo rokodromoa

Katuxulo, gora begira jaio den egitasmoa

65 eskalatzailek rokodromoa sortu dute Ergoiengo pabiloi batean. Auzolanean eraiki dute. Eskalatzen aurrerapausoa eman nahi dutenen topagune izan nahi du.

Alkate berria izendatzeko udalbatzarra, larunbatean 11:30ean

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan EH Bilduk gehiengo osoarekin irabazi zuelako, Mikel Arruti izendatuko dute alkate.

Julene Azpeitia Saria ere, Legorbururen poltsikora

Iñigo Legorburuk poesia saileko helduen saria eskuratu du Durangoko sariketan.

Errenteriako Udaletxea.

Udalbatza eratzeko bilkura, larunbatean 11:00etan

Zuzeneko jarraipena egiteko aukera jarriko du udalak herritarren esku: streaming bidez, eta Herriko plazan jarriko duen pantaila erraldoiaren bidez.

Eskolako Agenda 2030ean egindako lana aurkeztu dute ikasleek

Energiaren eta hondakinen gaiak jorratu dituzte Lezo Institutuko ikasleek, eta ikasturtean zehar hainbat egitasmo gauzatzeaz gain, lanketaren ondorio diren bost eskaera aurkeztu dizkiote udalari.

KAE estropada egingo dute San Pedron, igandean

ETE eta KAE 1 kategorietan izango da lehia. Estropadak San Pedroko aparkalekuetan zenbait aldaketa eragingo ditu.

Pasaka txapelketako aste honetako partidak (2023-06-13)

Pasaka txapelketako aste honetako partidak (2023-06-13)

Asteazkenean hiru norgehiagoka jokatuko dituzte Kontzejupean, eta ostegunean beste lau. 18:00etan hasiko dira bi egunetan.

Nekane Artola lezoarra izango da Ikastolen Elkarteko lehendakaria

Lehendakaria ez ezik, lehendakariordea eta idazkaria ere aldatuko dituzte: Erik Etxart eta Unai Mendizabal izango dira, hurrenez hurren. Kargu guztiak trantsiziozkoak izango dira; 2024ko ekainean erabakiko dituzte behin betikoak.

Irati Urdalleta Lete / Berria
Ereintza da tenis openaren antolatzailea.

Ereintza Tenis Opena jokatzen ari dira

Errenteriako IX Tenis Opena Ereintza Maddalen Saria jokatzen ari dira egun hauetan Beraungo erabilera anitzetarako pistan Ereintza Eskubaloiak antolatuta eta Errenteriako Udaleko Kirol azpisailak eta ATGren Gipuzkoako Tenisaren Zaleak lagunduta.

Rocioko Ama Birjinaren erromeria egingo dute igandean

Honakoa, hogeita seigarren ekitaldia izango da eta sevillana doinu eta dantzek hartuko dute Concha Rociera elkartearen egoitza goiz eta arratsaldez.

Irakurketa klubak ikasturteko azken saioa egingo du ostiralean

San Pedroko liburutegian egingo dute, arratsaldez. Bertan izango da Uxue Apaolaza idazlea, 'Bihurguneko nasa' liburua landuko dute.

Gehiago