2023/6

[Bideoa eta galeria] Gora Tirri Tarra!

Tirri Tarrak 50 urte bete dituelako ospakizun eguna dute gaur San Pedron. Aste osoko egitarauaren azken traka da.

joana mendiburu alkate berria

Joana Mendibururen eskuetan dago aginte-makila

Oiartzungo udalbatza berria eratu dute gaur goizean. Herritarren eta udalaren artean "elkarlan sendoan" jarraitu nahi dutela adierazi du alkate berriak.

[Bideoa eta galeria] «Gu berri bat» Donibanen

Bixi Bixi elkartearen Gora Herriak jarduera sortaren azken eguna da gaurkoa. Donibaneko luze-zabalean kolore guztiak barreiatu dituzte.

[Bideoa eta galeria] "Jarrai dezagun herri hau eraikitzen, konfiantza, konpromiso eta itxaropenetik"

Aizpea Otaegi Mitxelenak, bigarrenez jaso du Errenteria gidatzeko aginte makila. Eskertuta, hunkituta eta "herri hobea eraikitzen jarraitzeko" konpromisoarekin hartu du kargua.

[Bideoa] Mikel Arruti da Lezoko alkate berria

Espero zitekeen bezala, gehiengo osoz izendatu dute EH Bilduren hautagaia. Herritar guztiak kontuan hartuz eta eskuak zabalik gobernatuko dutela esan du Lezoko alkate berriak.

[Bideoa] Esan bezala, egin: Teo Alberro da Pasaiako alkatea

Zortzi urtez bere izan duen aginte makila eman dio gaur Izaskun Gomezek alkate berriari. Txalo, lore eta dantza artean hartu dute Alberro.

[Bideoa eta galeria] Argentina eta Irun batu ditu Gaztañok

Fernanda Martinez argentinarra eta Jose Gomez irundarra izan dira azkarrenak Gaztañoko krosean. Giroa, aparta.

herriartekoa oiartzun

Oiartzun, hirugarrenez jarraian, Herriarteko finalera

Madalensoroko zaleen laguntzarekin, oiartzuarrek kanporaketa berdindu dute hiruna garaipenera, eta tantoen aldeagatik pasatu dira.

Herria "ezkerretik eraldatzen" jarraitzeko lau urte gehiago

Hurrengo agintaldirako gobernagarritasuna bermatuko duen akordioa modu publikoan sinatu dute EH Bilduk eta Elkarrekin Errenteriak. 2011n hasitako bidea indartzera dator gobernu itun berria.

Udarako ordutegi murriztua izango dute liburutegiek datozen hiletan

Goizez soilik izango dira zabalik udaran zehar. Barruti bateko liburutegia itxita denean, hutsunea beste barrutietako zerbitzuekin beteko da.

San Joan suak pizteko oharrak eman ditu Udaltzaingoak

Udarari ongietorria emateko suak nola, zerekin eta non egin ahalko diren zehaztu du Pasaiako Udaltzaingoak.

Txostekoen partidak, asteazken eta ostegunean

Kontzejupean jokatuko dituzte aste honetako eskuz pasakako partidak, arratsaldez.

Herriko haur eta gaztetxoen poesia errezitaldia, etzi

Haurren Irakurle Taldeko kideak eta herriko hainbat poeta izango dira errezitatzaileak, baina nahi duenak ere parte hartzeko aukera izango duela aurreratu du udalak.

Hasi dira 24 orduz baloia astintzen

10:00etan hasi dira Lezoko 24 Orduak Futbito Txapelketako lehiak. 32 taldeak bukatzear dira lehen kanporaketa.

elkarretaratzea bilboko hilketa matxista

"Indarkeria matxista guztion ardura da eta guztion jarrera aktiboa ezinbestekoa izango da"

Mugimendu feministak deituta, elkarretaratzea egin dute, Bilboko hilketa matxista gaitzesteko. Samina eta elkartasuna adierazi diete biktimaren gertukoei.

Gaur hasiko dute liga San Pedrok, San Juanek eta Hondarribia Bk

Donibane-Ziburuko Ikurrinarekin hasiko da KAE1 eta ETE ligetako sasoia. Bihar, Pasaian izango dira bi liga horietako traineruak.

arkume eguna

Arkume Egunerako sarrerak salgai jarri dituzte

Hilaren 20ra arte eman ahal izango da izena, herriko hainbat txokotan. Orain dela hamasei urte hasi ziren ekitaldia antolatzen.

Olibeteko jubilatu etxeko taberna, astelehenean zabalik berriro

Taberna eta jatetxe zerbitzua publiko orokorrarentzat izango da zabalik, eta bereziki erretiratuentzat.

zinegoak oiartzun 2023

Zinegoak jaialdiko filmak emango dituzte hilaren 22an

Bilbon emango diren film onenak Oiartzunen ikusi ahal izango dira aurretik. Doan izango da, baina gonbidapenak lehenago lortu beharko dira.

Gehiago