Gipuzkoarrek irabazi dute bote luzeko lehen jardunaldian

Bi partida jokatu dituzte Beheko Plazan, VIII. ekitaldia hasteko. Bizkaia 2k eta Iparralde 2k galdu dituzte jokatutako norgehiagokak.

bote luzea 2023 lehen jardunaldiaAsteburu honetan hasi dute Euskal Herriko Bote Luzeko Txapelketako VIII. ekitaldia. Oiartzunen bi partida jokatu zituzten ostiral arratsaldean, Beheko Plazan.

Gipuzkoako bi taldek bizkaitarrak eta lapurtarrak izan zituzten arerio. Bi kasuetan, gipuzkoarrak izan ziren nagusi. Honakoak izan ziren partiden emaitzak:

  • Gipuzkoa Bat / Bizkaia Bi: 5-3.
  • Gipuzkoa Bi / Iparralde 2: 7-4.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.