Clown tailerra martxan jarri dute Oiartzunen

2023-24 ikasturtean clown izaten ikasteko ikastaroa emango dute. Ostegun arratsaldetan izango da ikastaroa, urritik ekainera.

clown tailerra oiartzunClown ikastaroa antolatu dute Oiartzunen, 2023-24 ikasturterako. Saioa Aizpurua Arribasek gidatuko du ikastaroa.

Ostegun arratsaldetan izango dira saioak, 15:00etatik 16:30era. Iraupena bederatzi hilabetekoa izango da, urrian hasi eta ekainean bukatuta.

Hilabete bakoitzaren prezioa 30 eurokoa izango dela aurreratu dute.

Izena eman nahi duenak 658 72 66 79 telefono zenbakira dei dezake, edo e-posta bidez idatzi.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.