Euskaraz Urtabe prozesuaren iraileko hiru saioetara gonbidatu dituzte oiartzuarrak

Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzen jarraituko dute. Hiru arlotako bilera bana egingo dute: sozioekonomikoa, gazteak eta hezkuntza eta familia.

euskaraz urtabe Komunikabideen arloan egindako saioko argazkia.

Pasa den udaberrian jarri zuten martxan Euskaraz Urtabe prozesua. Oiartzungo Euskara Plan Estrategiko berria diseinatzen hasi dira, eta herriko hainbat arlotako eragileekin elkartuko dira.

Irailean hiru saio egingo dituzte, beste hainbeste arlo lantzeko. Arlo sozioekonomikoa, gazteena, eta hezkuntza eta familiak barnebiltzen dituena izango dira jorratuko dituzten gaiak.

Gizarte-talde horietako oiartzuarrei gonbita egin diete, saio irekiak baitira. Herritarrek proposamenak egin ahal izango dituzte, eta arlo bakoitzeko gakoak zein diren identifikatuko dute.

Lan-mahaiak irekiak izango diren arren, aldez aurretik izena eman beharko da. Horretarako, galdetegi bat bete daiteke, e-posta bidez harremanetan jarri, edo 943 49 38 42 telefono zenbakira deitu.

Euskaraz ez dakitenentzako itzulpen-zerbitzua egongo dela jakinarazi dute.

Egitaraua

  • Hilak 13, asteazkena: Enpresa eta komertzioa. Landetxen, 15:30ean.
  • Hilak 15, ostirala: Gazteak. Landetxen, 18:00etan.
  • Hilak 20, asteazkena: Hezkuntza eta familiak. Landetxen, 17:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.