Arragua eta Lartzabalgo biribilguneak asfaltatzeko, errepidea hiru gauetan itxita

Hilaren 10etik 13ra bitarteko gauetan itxita egongo da GI-2132 errepidea. Aldundiak alternatiben berri eman du.

lartzabal biribilgunea Larzabal eta Arragua arteko errepidean konponketak egingo dituzte.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Errenteria-Orereta eta Oiartzun arteko bi biribilgune —Arraguakoa eta Larzabalgoa— asfaltatuko ditu. Lanak gauez egingo dituzte, irailaren 10etik 13ra.

Gau horietan itxita egongo da errepidea, Aldi eta Larzabal artean, 22:00etatik 06:00etara.

Errepidea itxita dagoen bitartean, trafiko arina Errenteria-Oreretako Nafarroa etorbidetik eta Vicente Cobreros kaletik desbidera daitekeela jakinarazi du aldundiak.

Trafiko astunaren kasuan, honakoak izango dira alternatibak:

  • Ugaldetxo eta Talaia Aranguren industrialdeetatik eta Oiartzundik datozenei, AP-8 autobidetik desbideratzea gomendatzen zaie, eta GI-636 errepidera itzultzea hurrengo irteeretan.
  • Lintzirin eta Lanbarren industrialdeetatik datozenei GI-636 errepidetik zirkulatzea gomendatzen zaie, Baionako noranzkoan, AP-8 autobidean sartu arte, Katea auzoan, eta 11. irteeran irtetea.
  • Donostiatik eta Gipuzkoako gainerako lekuetatik datozenak Lintzirin eta Lanbarren industrialdeetara doan ibilbide luzeko trafikorako, GI-20 errepidea hartu eta GI-636 errepidetik desbideratu beharko dira.
  • Baionatik, AP-8 autobidean barrena, Lintzirin eta Lanbarren industrialdeetara doan ibilbide luzeko trafikorako, 7. irteeran atera beharko da eta GI-636 errepideaa zeharkatu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.