Gaur hasiko dira Ugaldetxoko danborradaren entseguak

Auzoko festak hilaren 22tik 24ra ospatuko dituzte. Danborrada prestatzen hasiko dira, eta goitibehera txapelketan ere izena eman daiteke.

ugaldetxo danborrada Haurrak danborradan, iazko festetan [Arg.: facebook/ugaldetxo.kulturtaldea].

Ugaldetxoko auzotarrek ia prest dituzte beraien festak, eta jada hasi dira motorrak berotzen. Gaur —hilak 7, osteguna— hasiko dira danborradaren entseguekin.

Kalexa plazan elkartuko dira —Intxixu jatetxearen atzealdekoan—, 18:00etan.

Goitibeherak

Danborrada prestatzen hasteaz gain, Ugaldetxoko festen berezitasun bati buruzko oharra eman dute: goitibeheren txapelketa.

Adrenalinaz betetako lasterketa horretan parte hartu nahi dutenek hilaren 22a baino lehen eman beharko dute izena. Horretarako 652 76 23 84 telefono zenbakira deitu beharko da, edo Intxixu jatetxetik pasatu, eta bertan adierazi.

14 urtetik gorakoek har dezakete parte, eta adingabeek tutore legalen baimena beharko dute.

Txapelketa hilaren 24an izango da, 17:00etan hasita. Ohiko lasterketa tokia izango da aurtengoan ere, Txipitoko malda, alegia.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.