Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Arte Egunak, sortzaileak eta haien lana gertutik ezagutzeko

Hiru Binaka, Poesia Eguna eta sortzaileen azoka izango dira aurtengo ekitaldiaren osagaiak. Kulturarako espazio berrien «kontsolidazioa» ekarri du Kulturabirusaren mutazioak.

arte egunak oiartzun 2023 erreportajea Iazko ekitaldian bezala, igandeko azoka izango da azken ‘arte eguna’. [Arg.: Karen Muñoz Etxebeste].
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/09/08

Arte Egunak iniziatiba bigarren aldiz antolatu du herriko sortzaile talde batek. Pasa den astean Zorioneko antzezlanaren bi paseekin —modu arrakastatsuan— hasi zuen egitaraua, eta asteburu honetan jarraituko du.

Pandemia garaian sortu zen kulturabirusaren mutazioa da Arte Egunak. «Gauza politak sortu dira sortzaileen artean, eta bidean joan dira gauza batzuk sortzen, galtzen eta eraldatzen. Orain artekoari herriak harrera ona egin dio», ziurtatu du Goiatz Labandibarrek, antolakuntzan dabilenetako batek.

Kulturabirusa baldintza berezietan sortu zen, eta iniziatiba hark zituen ezaugarri onak mantendu dituztela nabarmendu du Ainara Lasa taldekideak.

Oinordeko zuzena den Hiru Binakaren kasuan, kultur espazio berrien «kontsolidazioa» etorri dela uste du, «espazio itxietatik harago». Herriko hainbat sortzaile «ikusarazteko» balio du Arte Egunak iniziatibak, baina baita sortzaileen harremanetan eragiteko ere: aldi berean topagune eta erakusleiho izango zen iniziatiba sortu zuten.

Eider Bergaretxek egin du zehaztapena: «Belaunaldi ezberdinetako jendea ezagutzeko aukera izan dugu, eta elkarrekin gozatzekoa. Bai artistak eurak ezagutzeko, baina baita gu geu ere ezagutzeko».

Gaur, 19:00etatik aurrera, hiru sortzaile bikoteren kolaborazioak bertatik bertara ikusteko aukera izango da: Xabi Lopez eta Teresa Jareño (Ibargainen); Maite Gonzalez eta Josu Ibarguren (Arizmendienean); eta Naroa Zabaleta eta Dani Picazo (Hipatiaren Lorategian).

Eakoaren abaroan
Bihar poesiaren txanda izango da. 11:00etan jarri dute zita, Altzibarreko bidegorriko soroan. Herriko poetak eta kanpokoak elkartuko dira. Garazi Ugalde, Idoia Fraile, Itziar Otegi, Iraitz Mateo eta Kattalin eta Iraia Arabolazak osatuko dute oiartzuarren ordezkaritza, eta gonbidatuak Castillo Suarez, Eric Dicharry, Beatriz Txibite eta Libe Goitia izango dira.

poesia eguna 2022

Iazko Poesia Eguneko irudia.

Garai bateko Eako (Bizkaia) Poesia Egunen eredutik jaio zen Oiartzungoa. «Erreferentzialtasun handia zuen», azaldu du Lasak, «eta nahi genuen haren oihartzunetik zerbait egin».

Sortzaileen bazkaria egingo dute ondoren, iaz bezala. Pasa den urtekoa «dinamikoa» eta «dibertigarria» izan zen, jolasekin. Mahaikideak aldatzen joaten ziren, elkar hobeto ezagutzeko asmoz. Arratsaldean dator berritasuna: Ana Galarraga eta Pettik Frankenstein agurgarria testua eta musika nahasten dituen ikuskizuna eskainiko dute.

«Aspalditik» zuten Poesia Egunera formatu horretako ekitaldia ekartzeko gogoa, baina aurten arte ezin izan dute gauzatu, Labandibarren arabera. Arizmendienean izango da, 18:00etan hasita. «Goizeko ekitaldiari erantsi nahi genion herriaren erdigunean egingo den beste bat, Euskal Herrian proiekzioa izan dezakeena», azaldu du Lasak. Goizeko ekitaldian parte hartu ezin dutenentzako aukera izan daitekeela ziurtatu du.

Igandea izango da azkeneko arte eguna. 30 sortzaile bilduko dira eliza inguruan, 10:00etatik 14:30era, azokan sortutakoa erakutsi eta saltzeko asmoz. Gehienak oiartzuarrak izango dira, baina badira kanpotarrak. Labandibarrek argi utzi du zein den Arte Egunen asmoa: «Oso gauza lokala da, neurri batean, baina ez da itxia». Edonor, beraz, hurbil daiteke artearekin freskatzera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.