Benito Lertxundiren kontzerturako sarrerak, salgai
Orioko abeslariak urriaren 21ean emango du kontzertua, Elorsoro kiroldegian. Sarrerak eros daitezke Urratsen, kiroldegian edo online.
Benito Lertxundi (Orio, 1942). Benito Lertxundi kantariak kontzertua emango du urriaren 21ean, Elorsoro kiroldegian. 22:00etan hasiko da emanaldia.
Sarrerak salgai daude dagoeneko, 27 euroan. Oiartzungo kiroldegian bertan eros daitezke, edo Urrats paperdendan. Internet bidez ere eros litezke, Entradiumen webgunean.
Egunean bertan leihatilan jarriko dituzte txartelak salgai, 30 euroan.
Abestiak sortzen jarraitzen du musikari oriotarrak, eta horietako batzuk entzun ahal izango dira Oiartzungo emanaldian. Klasikoak faltako ez direla iragarri dute.
