Oiartzun KEko futbol talde nagusiek asteburuan hasiko dute liga
Emakumeen lehenengo eta bigarren taldeek lehen partida jokatuko dute bihar, baita gizonen lehenengoak eta gazteenak ere.
Denboraldiaurrea atzean utzita, Oiartzun Kirol Elkarteko lau taldek hasiko dute liga erregularra asteburu honetan.
Seniorretan, gizonen talde nagusiak eta emakumeenak debuta egingo dute bihar, ordu berean (17:00etan). Neskak Añorgaren zelaian arituko dira, eta mutilak, etxean.
Emakumeen bigarren taldea ere martxan jarriko da, eta Karla Lekuonako zelai txikian jokatuko dute. Berdin egingo du Gazte Mailako A taldeak, pixka bat lehenago.
Emakumeen 3. RFEF Maila
- Añorga — Oiartzun: bihar, 17:00etan, Donostiako Añorga auzoko Rezola futbol zelaian.
Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila
- Oiartzun — Deusto FC: bihar, 17:00etan, Karla Lekuona futbol zelaian.
Emakumeen Euskal Liga
- Oiartzun B — San Ignacio B: bihar, 18:30ean, Karla Lekuona futbol zelai txikian.
Gizonen Lehen Erregionala
- Oiartzun Bk hilaren 24an hasiko du liga.
Emakumeen Ohorezko Erregional Maila
- Oiartzun Ck hilaren 24an hasiko du liga.
Mutilen Gazte Mailako Euskal Liga
- Oiartzun — Loyola Indautxu: bihar, 15:30ean, Karla Lekuonako futbol zelai txikian.
Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila
- Oiartzun Bk hilaren 17an hasiko du liga.
Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila
- Oiartzun Ck hilaren 24an hasiko du liga.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzun KEk urriaren 1ean hasiko du liga.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Miren Taberna OKEk urriaren 1ean hasiko du liga.