Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

[Bideoa eta argazkiak] "Gora Lezo!"

Alkate txikien pregoiarekin, Murixkaren dantzaldiarekin eta 'Lezoko herria' ereserkiarekin hasi dira 2023ko Santakrutz Festak.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/09/13

«Gora Lezo!» esanez bukatu dute gaurko jaien hasierako pregoia Ixone Lorenzo Bergara eta Oihan Aldaba Diaz alkate txikiek. Haien ondoan zen Mikel Arruti alkatea, lehenengoz herri aurreko ekitaldi potolo batean: kontziente izan da gaurkoan hura ez zela protagonista, bai, ordea, alkate txikiak. Haiena izan da 2023ko Santakrutz Festak hasteko ardura, udaletxeko balkoi nagusitik. Suziria Lezoko zerura bota dute. Eta behean, herria, herritarrak: Murixka Dantza Taldekoek Agurra dantzatu dute, eta ondoren, ohorez, Tomas Garbizu Musika Eskolako kideek nahiz Munttar Txistulari Elkartekoek Lezoko herria ereserkia interpretatzeari ekin diote. Hasi dira 2023ko iraileko festak. Handi datoz. Azpialdeko irudi sortaren eta bideoaren bitartez ikus daiteke gaurko txupinazoaren benetako dimentsioa, hitzez bakarrik azal ezin daitekeena.

Hori bai, Ixone Lorenzo Bergarak eta Oihan Aldaba Diazek garbi adierazi dute euren hitzaldian jaiak bakoitzak bere erara, baina era egokian ospatu behar dituela, giro onean bizi behar direla, eta lagunen arteko harremana sendotzeko direla: “A! Eta ez ahaztu, urteko gainontzeko egunetan bezala, jai hauetan ere euskarari bere lekua emateko guztiok dugula ardura. Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik!”. Ondoren bai, “gora Lezo!” esan dute agintari txikiek.

Egunaren hondarrean, festetako bigarren une indartsua: 22:45ean, herriko lau elkarteetako danborradak aterako dira euren egoitzetatik, hau da, Ixkulinen, Tiñeluren, Altzateren eta Allerruren egoitzetatik. Horiek 23:45ean elkartuko dira Gurutze Santuaren plazan, burrunba handi-handia egiteko. i-14 eguna han hasiko dute, herriaren erdialdean, plazan, lezoarrek. Ondoren, dantzarako tartea Laiotz taldearen erromeriarekin Karlos Saldise plazan (01:30).

Bihar, festetako egun handia: Santakrutz Eguna batzuentzat, i-14 Eguna besteentzat. Gozamena, berbera denentzat.

Lezoko Santakrutzak 2023. Txupinazoa (2023-09-13)

Santakrutzak, biharko egitaraua

Hilak 14, osteguna (bihar)

  • 10:00. Diana Munttar Txistulari Taldearekin.
  • 10:00-13:00. Gurpilen gaineko zirkuitua haurrentzat Saldise plazan.
  • 11:00. Meza Nagusia Santo Kristo elizan.
  • 12:00. Herri kirolak Gurutze Santuaren plazan. Aizkolariak: Iker Vicente, Eneko Saralegi, Julen Alberdi eta Ugaitz Mugerza. Harri jasotzailea: Mikel Mugerza.
  • 12:00. Erraldoi eta buruhandiak.
  • 12:30. ‘i-14’ eguneko topaketa Kale Nagusian, Txirbilla Sound Systemekin.
  • 14:00. Erretiratuen bazkaria Etxeberri jatetxean.
  • 14:30. ‘i-14’ egunaren txupinazoa Gurutze Santuaren plazan.
  • 15:00. Arrantzaleen eta Tartekoen bazkaria Herri Eskolako jolastokian.
  • 17:00. Haurrentzako puzgarriak Goiko plazan.
  • 17:30. Josetxo Etxandi XLVII. Oroitaldiko federatuen finalak Koldobide Gezala pilotalekuan.
  • 18:00. Erraldoi eta buruhandiak.
  • 18:30. Herri Eskolako jolastokitik hasita, Jaixkipe txarangarekin kalejira.
  • 20:30- Karlos Saldise plazan, DJ Bull.
  • 22:00. Zezen suzkoa Gurutze Santuaren plazan.

Erlazionatutako edukiaBerdintasunean eta askatasunez gozatzeko 59 ekitaldi santakrutzetan[Argazkiak] Mediterraneoaldia LezonBazkari bat baino askoz gehiago
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.