Herriko gazteekin bilduko dira, Euskara Plana diseinatzeko

Euskaraz Urtabe prozesuaren lan-mahaia egingo dute bihar arratsaldean. Oraingo gizarte-segmentua herriko gazteena da.

euskaraz urtabe gazteak Aurreko saio bateko irudia.

Euskaraz Urtabe prozesuak bere bidea jarraitzen du. Oiartzungo Euskararen Plan Estrategiko berria diseinatzeko saioak egiten ari dira, arlokako lan-mahaiekin.

Atzo merkatari eta enpresariekin elkartu ziren, eta bihar gazteen txanda izango da. Landetxen geratu dira, 18:00etan.

Gazteen beraien proposamenak eraman ahal izango dituzte, eta arlo bakoitzeko gakoak zeintzuk diren identifikatu.

Lan-mahaiak irekiak izango diren arren, aldez aurretik izena eman beharko da. Horretarako, galdetegi bat bete daiteke, e-posta bidez harremanetan jarri, edo 943 49 38 42 telefono zenbakira deitu.

Irailari dagokion hirugarren eta azkeneko zita datorren asteazkenean izango da, hilak 20. Saio horretarako, hezkuntzaren munduko langileak edo engaiatuak gonbidatu dituzte, baita familietako kideak ere.

Saio hori ere Landetxen izango da, 17:00etan hasita. Izena emateko modua berbera izango da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.