Nekazaritzarako ibilgailuen azterketa egiteko aukera izango da Oiartzunen

Hilaren 27an eta azaroaren 2an izango dira azterketa teknikoa egiteko zitak. Aldez aurretik txanda eskatu beharko da, Irungo IATra deituta.

nekazaritza ibilgailua

Nekazaritzarako erabiltzen diren Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) Oiartzunen egiteko aukera izango da hilaren 27an (asteazkena) eta azaroaren 2an (osteguna izango da kasu horretan, bezpera jai eguna baita).

Gaetxen (Iturriotz eta bidegorriaren artean) egingo dituzte azterketa horiek, udal biltegiaren ondoan jarriko duten puntu mugikorrean.

Oiartzungo eta inguruko baserritarrek izango dute makinak bertara eramateko aukera, aurrez txanda eskatuta. Irungo IAT estaziora deitu behar dute horretarako (943 62 63 00). Internet bidez ere har daiteke hitzordua.

Zerbitzuaren kostua 46,86 eurokoa izango dela jakinarazi dute. Eskudirutan ordaindu beharko dela jakinarazi dute.

Ibilgailuaren seguruaren ordainagiria eramatea beharrezkoa dela gogorarazi dute. Azaroaren 2an ere egongo da IATa egiteko bigarren aukera, Gaetxen bertan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.