Elizalderen Kategoriko Bertso Saioa, urriaren 7an

Bertso-bazkariaren zortzigarren ekitaldirako sarrerak salgai daude. Maddalen Arzallus, Alaia Martin, Ander Lizarralde eta Andoni Egaña arituko dira.

kategoriko bertso bazkaria 2023

Elizalde Herri Eskolan ohitura bilakatu da ikasturtearen hastapenetan bertso-bazkaria antolatzea. Kategoriko Bertso Bazkaria izenarekin izendatu zuten, eta aurtengoa zortzigarren ekitaldia izango du bertso ekitaldiak.

Aurtengoan Maddalen Arzallus, Ander Lizarralde, Alaia Martin eta Andoni Egaña gonbidatu dituzte, eta Leire Belokik jarriko dizkie gaiak.

Urriaren 7an elkartuko dira Elizalde Herri Eskolan, elkarrekin bazkaldu eta ondoren bertsoak entzuteko. 14:00etan hasiko da saioa.

Sarrerak salgai daudela jakinarazi dute. 16 urte artekoentzako prezioa 10 eurokoa izango da, eta hortik gorakoek 20 euro ordaindu beharko dituzte.

Herriko hainbat txokotan eros daitezke bazkari eta ondoko bertso saiorako sarrerak: Elizalde Herri Eskolan bertan, eta Kabitxo, Miren, Kastro, Irubide eta Tolaita tabernetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.