Ian Estebaranzek irabazi du Biyurrienearen erakusleihoen lehiaketa
Biyurrieneak eta Itturri merkatarien elkarteak elkarlanean uztailean egindako lehiaketan boto gehien jaso dituena izan da Estebaranz.
Biyurrieneak eta Itturri merkatarien elkarteak indarrak batu zituzten pasa den uztailean, eta erakusleihoen lehiaketa antolatu zuten.
Herriko sei sortzailek beste hainbeste komertziotako erakusleihoak ilustratu zituzten. Lanean ari ziren bitartean, musikarekin girotu zuten establezimenduaren aurrealdea.
Ikusleei txarteltxo bat eman zitzaien, eta bertan idatzi zuten zein zen, euren ustez, lanik onena. Ian Estebaranzen Kinkila mertzeriaren leihoetan egin zuen lana izan da boto gehien jaso dituena.
Irabazleak 300 euroko saria jaso du, eta gainontzeko bost parte-hartzaileek Itturrirekin bat eginda dauden establezimenduetan erosteko bonua jaso dute.
Honakoak izan ziren parte-hartu zuten ilustratzaileak:
- Esnatu altzari-denda: Maite Gonzalez.
- Karmele Antunez farmazia: Maialen Etxebeste.
- Ian Estebaranz: Kinkila mertzeria.
- Zapirain tabako-denda: Naroa Zabaleta.
- Nerea ile-apaindegia: Ane Narbarte.
- Baobab arropa-denda: Amaia Belaunzaran.
Biyurrieneak eskerrak eman dizkie lehiaketan parte hartu duten sortzaile eta artista guztiei, eta herriko komertzioak sustatzen jarraitzera deitu dute.