Lau egunekoak izango dira Ugaldetxoko festak
Datorren asteburuan eta hurrengo ostiralean ospatuko dituzte Oiartzungo auzoko festetako azkena. Egitaraua prest dute.
Auzoetako festei azkeneko geltokia falta zaie: Ugaldetxokoa. Datorren asteburuan ospatuko dituzte, baita San Migel Eguna ere —hilaren 29a, ostirala—.
Otorduak, musika, danborrada eta auzoak hain berezkoa duen goitibehera lehiaketa ez dira faltako, baita Truk txapelketa tradizionala ere.
Ugaldetxoko Jai Batzordeak jakinarazi duenez, auzotarren bazkariko sarrerak —larunbatean izango da— salgai daude Intxixu erretegian.
Egitaraua
Hilak 22, ostirala
- 18:00: Festen hasiera auzoko dantzariek agurra dantzatuz. Ondoren, buruhandi eta trikitilariak.
- 19:30: Elkarretaratzea, Oidultz dultzainero taldearekin.
- Ondoren, afari-merienda kartan: autogestionatua. Bertan edaria erosteko aukera egongo da.
- 22:00: Andoni Ollokiegi, karpan. Jarraian, musika txosnan aspertu arte.
Hilak 23, larunbata
- Goizean zehar artisau azoka egongo da karpa inguruan (euriarekin Kalexan).
- 10:30: Erraldoi txikien tailerra eta kale buelta karpa inguruan.
- 11:30: Herri kirolak, proba mistoa, ugaldetxotarrak vs. herritarrak
- 14:30: Auzo bazkaria karpan. Sarrerak Intxixun salgai.
- 18:00: Zurrounk taldea karpan.
- 20:00: Danborrada auzoan zehar.
- 22:30: Bad Sound karpan. Ondoren DJ Elepunto ordu txikiak arte.
Hilak 24, igandea
- 09:00: Diana auzoan zehar, Lartaun Txistulari taldearekin.
- 10:30: I. Mendi Martxa auzoan zehar (bi ordu inguruko mendi-buelta).
- 10:30: VIII. Krosa auzoan zehar, Jon Rodriguez Irazusta oroituz (helduak 7,5 km eta 16-14 urtekoak 3,7 km).
- Jarraian, toka txapelketa karpan.
- 17:00: Goitibehera jaitsiera Txipitoko maldan.
- Bukatzeko, sardina jatea, ogitartekoak eta 19:30ean zezen suzkoa.
Hilak 29, ostirala
- 11:00: Meza Ugaldetxoko auzo lokalean.
- 11:30: Auzoko jubilatuentzat hamaiketakoa.
- 22:00: XLIII. Truk txapelketa auzo lokalean.