Pello Añorgaren ipuin-kontaketa, astelehenean

4 urtetik gorako haurrei eskainitako saioa izango da ikasturteko lehenengoa. Manuel Lekuona bibliotekan izango da kontaketa.

pello anorga 2023 iraila Beheko solairuan izango da ipuin kontaketa saioa.

Datorren astelehenean —hilak 25— bueltatuko dira ipuin-kontaketa saioak Oiartzunera. Pello Añorga arituko da haurrei ipuinak kontatzen, 2023-24 ikasturteko lehenengo saioan.

Manuel Lekuona bibliotekan izango da saioa, beheko solairuan. 17:00etan hasiko da saioa, eta puntualak izateko eskatu dute.

Lau urtetik gorako haurrei eskainita dago saioa, eta adin-muga errespetatzeko eskatu dute.

Oiartzungo Udalak beste ikasturte batez antolatu du ipuin-kontaketa zikloa. Arrazoia azaldu dute: “Txiki-txikitatik sormena eta irudimena landu eta irakurzaletasuna sustatzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.