Areto futboleko taldeak bidea egiten jarraitu nahi du Gipuzkoako Kopan

Mondrate kanporatu ondoren, Lasarten jokatuko dute, Eguzkiren kontra. Futbolean, emakumeak Igorren arituko dira, eta gizonak, Ordizian.

oiartzun areto futbola Oiartzun KEko areto futbol taldea, iaz liga irabazi zuenean.

Oiartzun Kirol Elkarteko areto futbol talde nagusiak aurrera egin nahi du Gipuzkoako Kopan. Pasa den asteburuan gainditu zuten lehenengo kanporaketa, Mondrate jipoituta (4-0 nagusitu ziren oiartzuarrak).

Final zortzirenetako arerioa Eguzki taldea izango da. Bihar arituko dira elkarren kontra, Lasarte-Oriako Maialen Chorraut kiroldegian (15:00etan).

Futbol talde nagusiei dagokienez, emakumeek lehenengo garaipena bilatuko dute bihar Igorren. Gizonek, berriz, Ordizian jokatuko dute.

Emakumeen 3. RFEF Maila

  • Arratia — Oiartzun: bihar, 15:45ean, Igorreko Urbieta futbol zelaian.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

  • Ordizia — Oiartzun: etzi, 17:00etan, Altamira futbol zelaian.

Emakumeen Euskal Liga

  • Oiartzun B — Hernani: bihar, 15:30ean, Karla Lekuona futbol zelai txikian.

Gizonen Lehen Erregionala

  • Gure Txokoa — Oiartzun B: bihar, 17:00etan, Berako Matzada futbol zelaian.

Emakumeen Ohorezko Erregional Maila

  • Intxaurdi — Oiartzun C: bihar, 16:45ean, Donostiako Mirakruz ondoko Cesar Benito futbol zelaian.

Mutilen Gazte Mailako Euskal Liga

  • Indautxu — Oiartzun: bihar, 19:30ean, Bilboko Iparralde futbol zelaian.

Mutilen Gazte Mailako Gorengo Maila

  • Real Union B — Oiartzun B: bihar, 18:15ean, Gal futbol zelaian.

Mutilen Gazte Mailako Lehen Maila

  • Oiartzun C — Orereta Kafea: etzi, 10:00etan, Karla Lekuonako futbol zelai txikian.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Kopa

  • Oiartzun KEk urriaren 1ean hasiko du liga.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Miren Taberna OKEk urriaren 1ean hasiko du liga.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.