Xanistebanak baloratzeko bilera egingo dute asteartean

Udaleko ordezkariak zein herriko eragileek bilera egingo dute, festak errepasatu eta datorren urtekoetan zer findu daitekeen ikusteko.

xanistebanak balorazio bilera 2023 Baserritarren Eguneko irudia.

Hilabete eta erdi pasatu dira Oiartzungo festa nagusiak bukatu zirenetik. Orain, errepasoa emateko garaia da.

Datorren astearterako, hilak 26, Xanistebanetako Jai Batzordearen balorazio bilera deitu dute.

18:00etan jarri dute hitzordua, Manuel Lekuona bibliotekan. Jai batzordean parte hartzen duten herriko eragileen ordezkariak zein Oiartzungo Udalekoak elkartuko dira bertan.

Balorazioa egiteaz gain, herriko festetan hobetzeko edo fintzeko egon daitezkeen aukerak jorratuko dituztela jakinarazi du Oiartzungo Udalak.

Helburua da datozen urteetarako interesgarri izan daitezkeen aldaketak programan txertatzea, hartara festak “arrakastatsuagoak” izan daitezen.

Horregatik, Oiartzungo Udalak gonbita egin die festen egitaraua diseinatzen aritu ziren eragileei. “Eragile guztiak balorazio bileran parte hartzera animatu nahi ditu Udalak, guztiok batera balorazio aberatsagoa osatzeko”, gaineratu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.