Ehuntze sormena lantzeko tailerren taldeak osatzen ari da

Haur, gazte zein helduentzako taldeak osatzen ari dira. Izena emateko epean daude, eta ordutegien berri eman dute.

Beste ikasturte batez, Oiartzungo Ehuntze espazioak sorkuntza tailerrak osatuko ditu, Idoia Beratarbide Arrietaren gidaritzapean.

2023-24 ikasturtean hiru talde osatuko dituzte: haurrena (6 urtetik 11ra bitartean), gazteena (12 urtetik gorakoentzat), eta helduena.

Izena emateko epea zabalik dagoela gogorarazi dute, eta horretarako 652 70 15 53 telefono zenbakira deitu beharko da.

Ordutegien berri ere eman dute. Honakoak izango dira, taldeka sailkatuta (esteketan klik eginda, adin-talde bakoitzari dagokion kartela):

  • Haurrak (6-11 urte): astearteetan, 16:45etik 18:15eta; eta asteazkenetan 16:45etik 18:15era.
  • Gazteak (12 urtetik gora): astearteetan, 18:30etik 20:00etara.
  • Helduak: asteazkenetan, 18:30etik 20:30era.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.