Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2023-09-26)

Denboraldia hasi dute Oiartzungo pilotariek. Hamasei partida jokatu dituzte, eta horietako seitan lortu dute garaipena.

oiarpe 2023-24Oiarpe pilota elkarteko pilotariak ari dira 2023-24 denboraldian pixkanaka bidea egiten, eta pasa den asteburuan hamasei partida jokatu dituzte.

Partida gehienak lehen fasekoak izan dira, baina izan da finalen atarian jokatu denik. Oñatiko San Migel Txapelketan, Gazteen Mailan, Zabaleta oiartzuarrak —Apeztegia iruindarrarekin osatu zuen bikotea— tanto bakarrera izan zuen finala.

23 urtez azpiko kategoriako finalerdian, Oiarpeko Landa eta Altuna tolosarra zortzi tantotan geratu ziren.

Emaitza guztiak ikusgai daude kartelera honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.