Txost, Enrike Abril txapelketako finalerdietara
Oiartzungo errebote taldeak Zubieta gainditu du finalerdietan. Luzean taldearen kontra arituko dira urriaren 8an, Villabonan.
Finalerdietara iritsi da Txost [Arg.: Gipuzkoako Pilota Federazioa]. Enrike Abril Errebote Txapelketaren 60. ekitaldiko finalerdiak zehaztuta daude. Pasa den asteburuan jokatu zituzten final laurdenak.
Oiartzungo Txost taldeak txartela lortu zuen Zubietako plazan. Bertako taldeari 13-6 gailendu zitzaion Txost, eta ondorioz, aurrera egin dute.
Beraien arerioa Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Luzean taldea izango da. Urriaren 8an jokatuko dute, Villabonako Errebote plazan, 10:30ean hasita.
Beste finalerdiari dagokionez, Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi) eta Kapito Harri (Uztaritze, Lapurdi) taldeek jokatuko dute, egun eta ordu berean, baina Zubietako plazan.
Igande honetan (urriak 1) ziren final-laurdena jokatzekoak Kapito Harri eta Behar Zana taldeak, baina pilotari baten lesioagatik taldea osatu ezinda geratu dira billabonatarrak.
Eguraldiak errespetatzen badu, urriaren 15ean jokatuko dute finala, Villabonako Errebote plazan.
