Azaroaren 30eko greba feminista orokorra prestatzen hasiko dira
Urriaren 7an lehenengo batzar irekia egingo dute, udaletxean. 'Zaintza sistema publiko eta komunitario baterantz!' izango da grebaren aldarria.
Euskal Herriko mugimendu feministak greba feministarako orokorrerako deialdia egin zuen, pasa berri den udaren hasieran.
Data jarri zioten: azaroaren 30ean izango da, ostegunarekin. Oiartzunen mobilizazio egun hori prestatzen hasiko dira urriaren 7an.
Oiartzungo Feministen Asanbladak eta Denon Bizitzak Erdigunean-eko herriko taldeak batzarra deitu dute.
Urriaren 7an —larunbata— izango da batzar ireki hori, udaletxeko pleno aretoan. 11:00etatik 13:30era bitartean elkartuko dira, lehen juntadizo horretan.
Greba feminista orokorraren helburuetako bat da zaintzen egungo eredua aldatzea, “guztia alda dadin”.