Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

[Argazkiak] Ikasturte berria kalean hasi dute pentsiodunek, borrokan

Manifestazio jendetsua egin dute gaur goizean herriko kaleetan barrena, Duintasuna elkarteak deituta, "gure eskubideak adinarekin iraungitzen ez direla aldarrikatzeko".

Gaurko manifestazioan ateratako irudi bat.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2023/10/02

Udako etenaldiaren ondoren, indartsu itzuli dira eskualdeko pentsiodunak. Ikasturte berriari ekin diote gaur, nola ez, borrokan. Manifestazio jendetsua egin dute gaur goizean herriko kaleetan barrena, Duintasuna elkarteak deituta, “gure eskubideak adinarekin iraungitzen ez direla aldarrikatzeko”. Atzo, gainera, Adinekoen Nazioarteko Eguna izan zen, eta ospakizunetatik harago, egunak duen kutsu aldarrikatzaileari eutsi nahi izan diotela esan dute gaurko mobilizazioan.

Adinekoek bizi baldintza “duinak” izateko eskubidea dutela esan dute manifestazioa abiatu aurretik, “pentsio publiko duin eta nahikoak” behar dituztela, baita “zerbitzu publiko unibertsalak eta gure arreta beharrak aseko dituen zainketa sistema publikoa”. Oraindik ere eskubide horiek bermatu gabe daudela salatu dute: “EAEn eta Nafarroan 200.000 pentsiodun baino gehiago 1.080 euro baino gutxiagoko pentsioekin bizi dira, eta horrek ez die oinarrizko beharrei aurre egiten uzten”, esan dute.

Azken urteetan egoitza zerbitzuak eta arreta zein zainketa zerbitzuak garestitu egin direla erantsi dute, “gobernu desberdinen irrika pribatizatzaile eta ekonomizistak” bultzatuta, eta horrek “oinarrizko negozio eta irabazi eredu bat” ekarri duela. Ondorioz, zerbitzua garestitzeaz gainera, lan baldintzak okertu direla diote, baita prestazioen kalitatea ere. “Bitartean aldundiek eta gobernuek autokonplazentziazko diskurtsoak egiten jarraitzen dute arazoak ezkutatzeko”.

Horregatik guztiagatik, honako bost eskaerak egin dituzte gaurko mobilizazioan:

  • EAEko eta Nafarroako gobernuei mendekotasuna artatzeko sistema publiko hurbil eta kalitatezkoa garatzea.
  • EAEren kasuan, egoitzei buruzko dekretuaren zirriborroa aldatzea, elkarrizketaren eta gizarte eragileen parte hartzearen bidez.
  • Gutxieneko pentsioa 1.080 eurora berehala osatzea.
  • Gure aldarrikapenak babestea, galdutako erosteko ahalmena berreskuratzeko, genero arrakala ezabatzea eta murrizketen erreformak eta erretiro aurreratuaren koefiziente murriztaileak indargabetzea.
  • Urriaren 2an, astelehena, Bilbon, Donostian, Gasteizen , Iruñean eta ohiko herrietan mobilizatuko gara.

DSC09686
DSC09686
DSC09691
DSC09691
DSC09710
DSC09710
DSC09713
DSC09713
DSC09718
DSC09718
DSC09725
DSC09725
DSC09731
DSC09731

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.