Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

"Auzolanaren eta herrigintzaren indar erakustaldia izan da"

Kilometroak 23 Jaiaren lehen balorazioa egin dute Kilometroak-ek, Orereta Ikastolak eta Ikastolen Elkarteak. Asebete eta "pozik" daude atzoko jai handiak zein horretara heltzeko bideak eman duenarekin.

Jai guneak lepo izan ziren atzo emanaldietan. Irudian Kukai Dantza Herriko Paza.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/10/02

Kilometroak 23 Jaiaren lehen balorazioa egin dute Kilometroak-ek, Orereta Ikastolak eta Ikastolen Elkarteak. Handia izan da euskararen aldeko festa, zalantzarik ez da, eta pozik dira antolatzaileak: “Amaiera paregabea eman diogu urte osoko lanari. Eguraldia lagun, hitzordu parte hartzaile, anitz eta alaia bizi izan dugu herriko kaleetan”. jaiarekin ezarritako helburuak bete dituzten zalantzarik ez dute gainera, “euskara eta euskal kultura, komunitatea eta eskertza. Atzokoa ere auzolanaren eta herrigintzaren indar erakustaldia izan da”.

Itziar Navarro Orereta Ikastolako lehendakariaren hitzetan, “ederra” izan da jaia, “oso positiboa, bai eguna, bai azken asteetako lana. Ilusioz aritu gara eta gozatu dugu. Oso pozik gaude erakutsi dugulako ikastolaren ezaugarriak zein diren, eta gaurko eguna izan delako urte osoan egin den lanaren isla”.

Duplaren emanaldia Gernika Plazan, Galletera izendatu zuten eremuan. Argazkia: Kilometroak 23

Lan horren emaitza ez da atzoko jai handira mugatuko, ezta horrako ibilbidean ereindakoetara ere. Ziur da Navarro, “euskararen erabilera herrian sustatzeko egitasmoak martxan jarri, Zubiak eraikiz egitasmoa —Hendaia, Ziburu, Urruña eta Biriatuko ikastolekin egiten dena, eta gehiagotara zabaldu nahi dena— indartu, eta Añabitarteko ingurua eraberritu”.

Marea bizien garai betean, horien antzera jendea aurrera eta atzera ibili zen atzo gunez gune, herrian barrena; azken hori atzoko jai handiaren arrakastaren seinale nabarmendu dute antolatzaileek. Jaia posible egiteko, berriz, 1.200 boluntario aritu dira Erriolan lanean, auzolanean, “Ikastolako komunitateak garena erakutsi du, jai giroan gozatuz eta gozaraziz”.

Euskararen aldeko jaian, aldarrikapenak ere izan du tarte ordea, eta horri ere egin diote erreferentzia antolatzaileek lehen balorazioan: “Aldarrikapenaren adibide, EAEko Hezkuntza Legeari egindako aipamenak, edota Etxepare Lizeoko txarangak, tixerta berdeak soinean, baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu izana”.

Erreferentzia ere hogei ikastoletako DBHko 280 ikaslek egindako Erronkari; Legazpiko Haztegi Ikastolako taldea izan zen garailea.

Bertaratu zirenek primeran pasa zuten eguraldia lagun. Jaiaren irudi bat Koldo Mitxelena plazan, Esmalteria Gunean. Argazkia: Kilometroak 23

Esker ona adierazteko izan dira lehen balorazioan egindako azken hitzak, “helburu horiek lortzeko askok jarri dute euren alea, bai gaur, baita urte osoan zehar: familiak, ikasleak, irakasleak, langileak, herriko elkarte eta eragileak, euskalgintzak… Denon artean euskarari eta euskal kulturari zor zaion plaza eman diogu. Eskerrik beroenak, beraz, bidelagun izan ditugun guztiei, baita gaur gurera hurbildu diren denei ere. Euskararen mareak busti du Errenteria-Orereta; jarrai dezala blaitzen hemendik aurrera ere. Euskararen uholdea jasotzeko prest gaude”.

 

Erlazionatutako edukia[Bideoa eta argazkiak] Herri olatuak itxi du Kilometroak[Argazkiak] Bazkaltzeko ere ez dira gelditu[Argazkiak] Hasi da Kilometroak Errenteria-Oreretan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.