Gaur hasiko da Lezoko ludotekako ikasturtea
4-12 adin tarteko haurrentzako da eskaintza da. Izena emateko aukera zabalik dago oraindik.
Gaur hasiko da Lezoko udal ludoteka martxan. 4-12 adin tarteko haurrentzakoz zerbitzua da, eta astegunetan 16:30etik 19:30era izango da zabalik Hipolito Gezala kalean dagoen aisia azpiegitura. Izena emateko epea zabalik da oraindik. Aisia euskaraz lantzeko aukera da ludotekarena.
Izen emateetarako hori bide daude. Lehena, ludotekara bertara joatea da astegunetan 16:30etik 19:30era; bestela, aurrez aurrekoan beste aukera bat dago: Lezoko Udaleko Euskara Sailaren bulegora joan daitezke interesdunak, astegunetan 08:30etik 13:30era. Internet bidez ere apunta daiteke. Informazio gehiago behar duenak, hemen klik eginda lor dezake ludotekak banatu duen eskuorria.
Bi berritasun prestatu dituzte aurtengorako. Lehenak ordainketarekin du harremana: ikasturte osoko matrikula orain daiteke (40 euro), edo hiru hilabetero ere egin daiteke ordainketa hori, 18 euroko hiru txandatan. Azken honetan, lehen ordainketa egite denetik hasiko da hilabeteen kontaketa.
Bestetik, hizkuntza errefortzuaren gaineko lanketa zehatza egingo da, eta ahozkotasunari arreta berezia jarriko diotela adierazi dute Lezoko Udaletik betiere parte hartzean oinarritutako metodologia erabiliz, eta ludikotasuna ardatz.
